Astearte honetan, azaroak 30, praktikaldia hasiko dute Bilboko Udaltzaingoaren XX. promozioko 50 lagunek. Horiek guztiak Oinarrizko Eskalako Agentearen kategorian sartzeko ikastaroa amaitu berri dute.

Guztira, 67 pertsonak lortu zuten plaza Bilbon (18 emakumek eta 49 gizakumek), EUDELek eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak tokiko poliziako agenteentzako antolatutako deialdi bateratuan.

Formazioa, berez, joan diren hilabeteotan jaso dute, otsailaren amaieran hasita.

Bilbon plaza lortu duten 67 lagun horien artean, 17k ez dute Arkautin ikastaro hori egin beharrik izan, baliozkotuta zeukatelako, lehenagotik gaindituta zeukatelako Euskadiko udaltzaingoetakoren batean edo Ertzaintzan bertan sartzeko. Horiek joandako otsailaren 23an hasi ziren zerbitzu aktiboan.

Deialdi bateratua EAEko udalerrien arteko adostasunaren ondorioz sortu da, udalei hautaketa-prozesuak egiten laguntzeko tresna gisa. Era horretan, sinplifikatu egiten da prozesuen kudeaketa materiala, eta arinago jartzen da abian, deialdia egin duen entitatearentzako kostuak ere gutxiago izaten direlarik.

Une honetara arte, lau deialdi egin dira Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalako Agenteen kategoriarako.

AGENTE BERRIEN PROFILAK

18 emakumek eta 49 gizonek beteko dute Bilboko Udaltzaingoko udaltzainen promozio berri hau (hogeigarren promozioa da). Nabarmentzekoa da nola emakumeen portzentajea, atzenengo sustapenean, % 20 izatetik (2019an) % 27 izatera (2021ean) igaro den.

Udaltzainen batez beteko adina 33,50 urte da; zaharrenak 44 urte dauzka, eta gazteenak 23.

Formazio aldetik ere badira desberdintasunak. 14 lagun lizentziatuak dira, 20 graduatuak, 7 diplomadunak, eta 12k gainditua daukate goi batxilergoa, eta 14 LHIIko adarren batean edo bestean egin dituzte ikasketak. Gainera, % 100 dira euskararen profilen bat daukatenak: 32k C1 egiaztatu dute, eta 34k B2.