Oso postu ona lortu egin du Bilbok Global Destination Sustainability nazioarteko sailkapenean. Sailkapen honetan sartu diren hiri berrietako laugarren herririk onena izan da, eta guztira 42. postua lortu egin du. Sailkapenean urian egin diren bilerak, pizgarri-bidaiak, hitzaldiak eta erakusketak kontuan hartu dira.

Global Destination Sustainability sailkapenean Agenda 2030eko Garapen Jasangarriekiko Helburuekin bat egiten duten hiriak baloratzen dira, 71 alderdi kontuan hartuta. Ildo horretatik, hiru oinarri aztertzen dira: hiria bera, Meetings & Events hornitzaileak eta Convention Bureau-aren politika eta praktikak. Bilbok % 60,43ko lorpen-ehunekoa lortu du.

Indize honekiko atxikipenaren bitartez, Bilboko Udalak garapen jasangarria hobetzeko eta tokiko eragileek jasangarritasunaren alorrean egiten duten lana aitortzeko dinamika bat ezarri zuen martxoan, zeinak gure hiribilduari nazioarteko ekitaldiak antolatzeko konfiantza emango dion. Tokiko eragileekin bat eginik, Bilboko Udalak handitu egin nahi du MICE (biltzarrak eta ekitaldiak) sektorean duen lehiakortasun-abantaila. Osasun-krisiaren aurretik, urtean 1.300 bilera egiten ziren hiribilduan, eta 2021eko udazkenean hiria pixkanaka ari da jarduera berreskuratzen.

GLOBAL SUSTAINABILITY DESTINATION

Nazioarteko Kongresuen eta Hitzaldien Elkarteak (IMEX Group, European Cities Marketing - ECM) eta MCI Group delakoak elkarlanean prestatutako Garapen Jasangarriko Helburuen adierazlearen barruan biltzen da helmuga jasangarrien mugimendua, zeinak sektoreko profesionalak elkarrekin lotzen dituen gizartearekiko, ekonomiarekiko eta ingurumenarekiko leku jasangarriagoak izan daitezen lortzeko estrategiak sortzeko. Besteak beste, Göteborg, Kopenhage edo Aarhus hiriak daude zerrendaren goialdean, hau da, MICE jardueran jasangarritasuna aplikatzeko orduan ibilbide luzea eta ospe handia dituzten hiriak.