Bilbao Kirolak-ek erabaki du, kudeaketa inklusiboa bultzatzeko eta Bilboko kirol-proiektuetan kulturarteko ikuspegia txertatzeko, bere langileei erakundearen prestakuntza berezia eskainiko die. Zehazki, formakuntza hau abiatuta dago erantzukizun-karguak dauzkaten langileei.

Prestakuntza praktikoa da, kudeaketa inklusiboagoa sustatzeko eta Bilboko kirol-proiektuetan kulturarteko ikuspegia txertatzeko trebetasunak eta gaitasunak eskuratzea ahalbidetuko duena. Horrela, bada, helburu hauek proposatzen dira:

Gogoeta kritikoa eragitea kultur dibertsitatea kudeatzeko ereduen inguruan eta eredu horiek elkarbizitzan dauzkaten ondorioen eta murrizketa praktikoen inguruan.

Ezagutza teoriko eta teknikoak eta estrategia eta baliabideak eskaintzea kirolaren praktikan kulturartekotasunaren kudeaketarekin zerikusia duten gaitasun profesionalak garatzeko.

Tresna praktikoak ematea gizarte kohesioa eta kulturen arteko elkarbizitza errazten dituzten gizarte proiektuak sustatzeko.

Prestakuntza hiru ediziotan banatuko da (2021, 2022, eta 2023), Bilbao Kirolak erakundearen kudeaketan ardura-karguak dituzten langile guztiak prestatzeko helburuarekin.

Edizio bakoitzean 10 prestakuntza-ordu emango dira, eta 20 pertsona inguruk hartuko dute parte. Aurtengo saioak azaroaren 18an hasiko dira eta abenduaren 1ean amaituko dira.

KIROLAREN GIZARTE-ARDATZA

Ekimen honek Bilboko Kirolaren Estrategiaren gizarte-ardatzari erantzuten dio, 2024ra arte.

Ildo estrategiko horrek kirolak pertsonen eta taldeen ongizatea handitzen laguntzeko politika gisa duen gaitasuna azpimarratzen du.

Ardatz horren helburuen artean honako hauek nabarmentzen dira, besteak beste: langileak kirolera aplikatutako kulturartekotasuna kudeatzeko ereduetan prestatzea, kirola egiteko eta bizimodu aktiboa izateko oztopoak murriztea eta ezabatzea, eta kirolean ekitate-irizpideak eta jarduera fisikoaren unibertsaltasuna txertatzea.