Seigarren edizioa

Urtarrilean ospatuko da Orkestrako Zuzendaritzari buruzko Topaketa

26.10.2021 | 17:42
Urtarrilaren 11tik 14ra bitartean ospatuko da Orkestrako Zuzendaritzari buruzko Topaketa.

Datorren larunbatean, hilak 30, itxi egingo da Orkestrako Zuzendaritzari buruzko Topaketaren seigarren edizioan parte hartzeko izena emateko epea. Bilbao Musikak antolatutako ekitaldi hau datorren urteko urtarrilaren 11tik 14ra bitartean ospatuko da.

Seigarren urtez jarraian, Bilbao Musikak Orkestrako Zuzendaritzari buruzko Topaketen edizio berri bat antolatu du, 2022ko urtarrilaren 11tik 14ra garatuko dena. Datorren larunbatean, urriak 30, amaituko da parte hartu nahi duten guztiek izena emateko epea.

Aurreko edizioek erdietsitako arrakastak agerian uzten du dagoeneko ekimen finkatua eta erreferentea dela bai estatuan bai nazioartean. Aurten seigarren edizioa beteko du, hasieran definitu zituen helburuei eutsiz, orkestrako zuzendaritzaren ikasketak gaur egungo formazioetan sustatzea, eta baliabide teknikoak eta artistikoak eskaintzea talde instrumentalen zuzendaritza garatzeko.

Aurreko ikastaroetan Johan de Meij, Jan van der Roost, Franco Cesarini, Thomas Doss eta Bert Appermont bezalako maisuek hartu dute parte. Seigarren edizio honetarako, Douglas Bostock maisu ingelesa izango da irakasle gonbidatua. Ohi bezala, Jose R. Pascual-Vilaplana arituko da ikastaroaren zuzendari lanetan.

Bestalde, beste urte batez, ekitaldi praktikoak Bilboko Udalaren Musika Bandarekin izango dira, eta aurreko edizioetan bezala, nahi duten ikasleek lehiaketa honetan parte hartzeko aukera izango dute, 2022-2023 Kontzertu Denboraldian taldearekin lan egingo duen zuzendari gonbidatu bat izendatzeko.

Udal bandako irakasleak izango dira epaimahai lanetan, amaierako kontzertua zuzenduko duten bost finalistak eta topaketen irabazlea aukeratuko dute. Era berean, ikastaroa irekita dago zuzentze-lanak ikasteko interesa daukatenentzat, lehiaketan parte hartzeko beharrik izan barik.

Ikastaroaren edukiei dagokienez, aurreko topaketetako gaiei eusten zaie:

  • Gaur egungo orkestrako zuzendariaren figura.
  • Teknika kironomikoa. Komunikazioa keinuen bidez.
  • Partituren analisia irizpide interpretatiboa egiteko.
  • Organologia eta instrumentazio bandistikoa.
  • Didaktika zuzendaritzan: entsegutik proiektu bandistiko baten programaziora.

Programa 5 lanek osatuko dute:

  • Dietricht Buxtehude (Mold. Mari van Gils) Chaconne in E Minor (Ed. Terloo Music)
  • Tetsunosuke Kushida Asuka (Ed. Bravo Music)
  • Andrés Valero Dredred (Ed. Piles)
  • Guy Woolfenden Gallimaufry (Ed. Ariel Music)
  • Alfred Reed Othello (Ed. Hal Leonard)

Izena emateko epea zabalik egongo da urriaren 30era arte:

  • Posta elektronikoz bidaliko dira Bilbao Musika erakundera 2021eko urriaren 30a baino lehen (amaiabilbao@bilbaomusika.eus) izena emateko kuotaren ordainagiriarekin batera.
  • Ikasle aktiboak izena eman ahala edota CVaren arabera hautatuko dira. Aukeratuek 2021eko azaroaren 15etik aurrera jasoko dute jakinarazpena.
  • Izena emateko kuota: 30 euro (dirua ez da itzuliko).
  • Ikasle aktiboen matrikula: 250 euro.
  • Ikasle entzuleen matrikula: 130 euro.
  • Diru-sarrera kontu zenbaki honetan: IBAN ES96 2095 0611 00 9105134539
noticias de deia