Txitxarrilloak La Casillako Pabilioira bueltatzen dira

22.10.2021 | 16:18

Dantza La Casillako pabilioira bueltatuko da igandero "Txitxarrillo" izenekin. Zehazki, arratsaldeetan, 18:00etatik 21:00etara, izango dira hitzorduak eta 600 pertsonarentzat epntsatuta daude. Bilboko Udalak jakinarazi duenez, hauek klasiko bat dira hirian eta 1870. urtean sortu ziren. Azaroaren 7an hasiko da eta egun horretan homenaldi bat egindo da COVID-19aren biktimak gogoratzeko.

Jarduera honen helburua da zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzea, sedentarismoaren aurka egitea eta adin handieneko kolektibokoen sozializazioa sustatzea.

"Txitxarrilloetan" tokiko dantza-orkestra ospetsuenak izango dira eta ordu erdiko atsedenaldia izango dute. La Casillako pabiloiko edukiera 600 pertsonakoa izango da eta segurtasun langileak izango dira instalazioa irekitzeko eta edukierak kontrolatzeko. Halaber, anbulantzia-zerbitzua egingo da ekitaldiaren ordutegian, sor daitekeen edozein ezbeharretarako.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak barruetan antolatzen diren kultur ekitaldietarako Covid-aren aurkako neurriak mantenduko dira; beraz, bertaratzen diren guztiek maskara eraman beharko dute.

COVID-ari aurre egiteko arautegiaren arabera, orain arte ezin izan da programa hau abian jarri. Herritar askok parte hartzen duen eta eskatzen duen programa da. Larrialdiko osasun-egoeraren ondorengo programaren lehen dantzaldian COVID-19aren biktimak gogoratuko dira.

DANTZALDIAK URTEA AMAITU ARTE

azaroaren 7a: Casillako pabiloia, 18:00-21:00. Galea orkestra
azaroaren 14a: Casillako pabiloia, 18:00-21:00. Jamaika orkestra
azaroaren 21a: Casillako pabiloia, 18:00-21:00. Maran orkestra.
azaroaren 28a: Casillako pabiloia, 18:00-21:00. Dantza Aldai orkestra.
abenduaren 5a: Casillako pabiloia, 18:00-21:00. Pergola orquestra.
abenduaren 12a: Casillako pabiloia, 18:00-21:00. Galea orkestra
abenduaren 19a: Casillako pabiloia, 18:00-21:00. Maran orkestra.
abenduaren 26a: Casillako pabilioia, 18:00-21:00. Jamaika orkestra

noticias de deia