Kultur ginkana bat, Casilda Iturrizar andrea ezagutzeko

22.10.2021 | 16:06
Kultur ginkana bat, Casilda Iturrizar andrea ezagutzeko

Kultur ginkana baten bidez, nahi duenak Casilda Iturrizar andrearen figura hobeto ezagutu ahal izango du. Zehazki,  "Casilda Andrea Bizirik"izango du eta haren izeneko parkean eta Zabalgunean antolatuko da. Bilboko Udalak jakinarazi duenez, urriaren 30erako eta 31rako, eta azaroaren 1erako, 6rako eta 7rako izango da eta gonbidapena erreserbatu behar den arren, ekitaldia doakoa izango da.

"Casilda Andrea Bizirik" programaren bidez, parte hartzaileak historia hau ezagutuko dute: Luis Angel Estromboli idazle kamusatuak erabaki du bere amorru eta frustrazio guztia Casilda Iturrizar maite eta bihotzekoaren irudiaren gainera egoztea.

Asmotan hartu du haren irudia desagerraraztea, eta, ahal dela, baita haren oroitzapena ere bilbotar guztien gogotik. Horretarako, plan gaizto-gaizto bat prestatu du. Estromboliren arabera, B.I.U (Bilboko Inteligentzia Unitatea) taldearen laguntzarekin baino ezingo da desegin bere plan gaiztoa, eta unitate hori egokiro prestatuta, gainera.

Kultur ginkana honekin, hobetoxeago ezagutu ahal izango da Casilda Iturrizarren figura, parkea bera eta Zabalgunea, eta, gainera, parte hartuko duten guztien dedukzio-ahalmena frogatuko da.

Hona hemen ginkana honen ordutegia:

Zapatua, urriak 30: 12:30-14:00 / 16:30-18:00 / 18:30-20:00
Domeka, urriak 31: 10:30-12:00 / 12:30-14:00 / 16:30-18:00
Astelehena, azaroak 1: 10:30-12:00 / 12:30-14:00
Zapatua, azaroak 6: 12:30-14:00 / 16:30-18:00
Domeka, azaroak 7: 10:30-12:00 / 12:30-14:00

Jarduera hau 6 urte baino gehiagoko jendearentzat da, eta doakoa da, baina, aldez aurretik, izena eman behar da. Izen-ematea hemen egin daiteke, GAURTIK, urriak 22, aurrera: www.bilbaokultura.eus

noticias de deia