EDP Bilbao Night Marathonen 12. edizioak eragin nabarmena izango du zirkulazioan, aparkalekuetan eta garraiobideetan. Zehazki, kalteak 17:00etatik 23:45era bitartean izango dira, batez ere Basurtu, Indautxu, Abando, Olabeaga, Alde Zaharra, Uribarri, Castaños, Deustu, San Inazio eta Ibarrekolanda inguruetan.

Lasterketa 18:00ean hasiko da San Mames futbol-zelaiaren ondoko zabaltzan eta, amaitu, Guggenheim Museoan amaituko da. Zirkulazioan ezarritako mugak, berriz, 17:00etan hasi eta goizaldeko 23:45era arte luzatuko dira, gutxi gorabehera.

Zirkulazio-aldaketak, batez ere, Basurtu, Indautxu, Abando, Olabeaga, Zazpi Kaleak, Uribarri, Castaños, Deustu, Ibarrekolanda eta San Ignazio auzoetan egingo dira. Inguru horietan, murrizketak izango dira garaje eta aparkalekuetako sarrera-irteeretan, eta haietako batzuetan ezingo da ez sartu, ez irten, tarte horretan.

Murrizketa horien ondorioz, Bilbobuseko linea gehienetako eta Bizkaibuseko linea batzuetako ibilbideetan eta geralekuetan aldaketak egingo dira. Era berean, kendu egingo dira taxi geltoki batzuk, eta tranbia zerbitzua 18:30ean amaituko da.

Bilboko Udalak gomendatzen du ez erabiltzea norberaren ibilgailua lasterketa egiten den artean, zeina uneoro udaltzainek eta antolakuntzako kideek eraenduko baitute.

Era berean, larunbat arratsaldean gure hirira hurbildu nahi duten pertsonei gomendatu nahi die garraio publikoa (ahal dela, trena edo metroa) erabiltzea eta, ibilgailua erabiliz gero, Etxebarri, Leioa edo Ansioko aldirietako aparkalekuetan uztea, hirurak metro geltokien ondoan baitaude. Izan ere, ibilbidean dauden aparkaleku guztietarako sarbidea mugatuta egongo da, neurri handiagoan edo txikiagoan.

Eragin horien guztien berri ematearren, Bilboko Udalak hedabideetan emango du informazioa, eta esku-orriak banatuko ditu 57.000 postontzi ingurutan, eta 3.000 abisu jarriko ditu kaleetan, atarteetan eta garajeetan, gune horietako bakoitzean ezarriko diren zirkulazioaren murrizketen planoak eta zehaztasunak agertuz.