Aurtengo Artxanda Igoera Martxa Solidarioak urriaren 17an izango da eta 8 irteeratan antolatuta egongo da. Zehazki, irteerak 15 minuturo egingo dira Areatzako kaitik eta lehenengoa 9.45ean hasiko da. Hau hamaikagarren edizioa izango da eta antolatzaileek espero dute aurrekoen arrakasta berdina lortzea.

Familian egiteko igoera da, 2 eta 3 ordu arteko iraupenekoa, samurra eta adin guztietako pertsonek egiteko modukoa. 8,81 kilometrotan 226 metroko desnibela gainditu beharko da.

Igoeran biltzen den dirua ongintzara bideratuko da, hain zuzen ere, aurten, ASEBIER eta AMIARTE elkarteentzat izango da. Artxandako Igoerak, guztira, 200.000 euro baino gehiago eman ditu orain arteko 11 aldietan.

Hau izango da ibilbidea: Areatza, Gas plaza, Etxebarria parkea eta Begoñako Andramari, Zumalacarregui etorbideko tuneletik. Ondoren, Zurbaranbarri eta Arabella etxaldetik igaroko da, Mendiarte bidezidorretik jarraitzeko. Harrobi parketik eta Enekuri-Artxanda errepidetik igarota, Artxandako patinaje-pistara iritsiko gara, funikularraren ondora; han anoa-postua egongo da, botilatxo bat ur eta barratxo bat zereal Eroskirena. Indarberritu ondoren, jaitsieran ibilbide hau egingo dute partaideek: Behatokiaren ingurabidetik hasiko gara jaisten, Artxandara iritsi arte, Bilboren ikuspegi ederrarekin, eta pista eta zuhaiztiak zeharkatuz. Lezamako Trenbide Zaharra hartu eta handik baso-bideetatik Salbeko zubira. Guggenheim Museoko pasealekura iritsi, handik Uribitarteko kaira, eta Udaletxeko zubia zeharkatuz berriro ere Areatzara iritsiko gara.

Parte hartu nahi duenak Bilboko Kale Nagusiko 45. zenbakian dagoen El Correo dendan eman behar du izena. Izen-emateak 5.000 pertsonarekin itxiko dira.Aurtengo Artxanda Igoera Martxa Solidarioak urriaren 17an izango da eta 8 irteeratan antolatuta egongo da. Zehazki, irteerak 15 minuturo egingo dira Areatzako kaitik eta lehenengoa 9.45ean hasiko da. Hau hamaikagarren edizioa izango da eta antolatzaileek espero dute aurrekoen arrakasta berdina lortzea.