Bilboko Udalak ezagutzera eman ditu gaur goizean, urriak 5, datorren ekitaldiko aurrekontuan sartzeko aukeratutako herritarren 14 proiektuak. Guztira bi milioi euro bideratuko ditu Udalak ideia horiek aurrera eraman ahal izateko.

Bozketa-aldian, irailaren 16tik 26ra bitartean, 18.064 boto jaso ziren, guztira, 3.270 bilbotarrengandik; pertsona bakoitzak nahi adina proposamen hauta zitzakeen, baina aurrekontu parte-hartzaileetarako ezarritako gehieneko zenbatekoa (2 milioi euro) gainditu barik.

Lehia, irizpide, bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren arabera hautatutako 34 proiektuetatik, 14 izan dira bozkatuenak 2 milioi eurora iritsi arte:

  • Alojamendu txiki eta indibidualizaturen bat prestatzea eta etxerik gabeko pertsonek maskotak edukitzeko. Aurrekontua: 250.000 euro. Botoak: 1.135 boto.
  • Kirol espazio bat sortzea, -skate parkea izango duena- Miribillako Gernikako Lorategiaren kalean, urmaela kenduz. Aurrekontua: 500.000 euro. Botoak: 947 boto.
  • Zorrotzako nerabeen ongizate psikologikoa lantzeko programa. Aurrekontua: 15.000 euro. Botoak: 888 boto.
  • Enplegu planetarako zenbatekoa handitzea. Aurrekontua: 50.000 euro. Botoak: 871 boto.
  • Argiztapena hobetzea Askatasuna etorbidean, Bilbao Arenatik biribilguneraino. 85.000 euro. Botoak: 796 boto.
  • Argiztapena hobetzea Elorrietako San Ignazio ikastetxearen inguruan. Aurrekontua: 6.000 euro. Botoak: 793 boto.
  • Artxandako Animalien Kontroleko Udal Zentroko instalazioak hobetzea. Aurrekontua: 200.000 euro. Botoak: 763 boto.
  • Bidegorria egitea Udalaren eta Zumalacarregui etorbideko eta Etxebarria parkeko bideen arteko loturaren artean, behar diren erreiak kenduz. Aurrekontua: 500.000 euro. Botoak: 655 boto.
  • Gizarte- eta hezkuntza-mailako esku-hartzea adingabeekin Zorrotzako Zazpi Landa ingurunean. Aurrekontua: 10.000 euro. Botoak: 603 boto.
  • Kaleko katuen populazioa kontrolatzeko programa (CES) hobetzea. Aurrekontua: 50.000 euro. Botoak: 579 boto.
  • Espaloia beheratzea oinezkoentzako pasabide batean, Gernikako Lorategia eta Andrés Eliseo de Mañaricua kaleek bat egiten duten biribilgunean. Aurrekontua: 50.000 euro. Botoak: 577 boto.
  • Udalaren doako Interneterako sarbide-sarea (Wifi Bilbao) hobetzea. Aurrekontua: 250.000 euro. Botoak: 564 boto.
  • Iturri berria Deustuko Tigrearen eraikinaren pareko haur-parkean. Aurrekontua: 6.000 euro. Botoak: 554 boto.
  • Pertsona zaurgarrien osasun emozionala eta mentala hobetzeko programa Deustuko Barrutian. Aurrekontua: 15.000 euro. Botoak: 551 boto.

Informazio osoa Bilboko Udalaren webgunean kontsulta daiteke.

BOTO EMAILEEN SOSLAIA

3.270 bilbotar izan dira botoa ematen; guztira, 18.064 boto eman dute. Boto-emaile gehienak, % 60, emakumeak izan dira, eta, adinaren arabera, 41 eta 50 urte bitartekoak izan dira boto gehien eman dutenak; boto-emaileen artean, zaharrenak 93 urte ditu, eta gazteenak 16. Barrutika, Ibaiondo da herritarren artean boto-emaile gehien dituena, 1.138, hau da, guztizkoaren % 35.