Ostiral honetatik aurrera, Miribillan kokatuta dagoen Bilbao Arenak hainbat ekitaldi jaso egingo ditu. Hori dela eta, bilbotarren artean garraio publikoaren erabilera sustatzeko ahaleginean, Bilboko Udalak Bilbobusen zerbitzua zabalduko du egun horietan, linea berezi bat jarriz.

Hauek dira Bilbao Arenan egongo diren ekitaldiak: alde batetik, hainbat kontzertu egongo dira (Nøgen urriaren 1ean; Rozalén urriaren 2an; Bilbao BBK Live Udazkena urrriaren 7an, 8an eta 9an; God Save The Queen urriaren 15ean eta Aitana urriaren 16an); eta bestetik, saskibaloiko hainbat partida: Bilbao Basket - Barça Basket urriaren 3an; Bilbao Basket - CB Fuenlabrada urriaren 17an; y Bilbao Basket - CB Miraflores urriaren 24an.

Horrela, urriaren 1ean, 2an eta 16an, E7 lineak Plaza Biribiletik aterako da 10 minutuko maiztasunarekin 19:00etatik; urriaren 3an eta 24an 16:00etatik; urriaren 7, 8 eta 9an 19:15etatik, urriaren 15ean 20:00etatik, eta urriaren 17an 11:30etatik.

Ekitaldiak amaitzerakoan, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek beren ibilbidea aldatuko dute kontzertuaren ondorengo minutuetan, Zabalburu / Hurtado de Amezagan geraldi bat egingo baitute.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean.