Bilboko Udalak Bilboko zirkuituaren eskutik eramango du antzerkia auzoetara hurrengo hilabeteetan. Zehazki, XXI. denboraldi hau izango da urian eta azaroan eta bere helburuen barruan dago "tokiko antzerki taldeen jarduera sustatzeko".

Programazioa datorren ostiralean, urriaren 1ean, hasiko da, eta azaroaren 26ra arte iraungo du. Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotza auzoetatik pasatuko da, hiriko 10 konpainiaren 16 antzezlanaren eskutik.

Emanaldi guztiak 19:00etan izango dira.

BILBOKO ZIRKUITUAren inaugurazioa Skené Antzerki Taldearen eskutik iritsiko da, “El salto de Léucade” lanarekin. Agiaren istorioa kontatzen du antzezlan honek. Spyros gobernadorearen alaba dena poesía ikasten amaitu ondoren bere uharte maitera itzuliko da. Bertan, Eirene ezagutuko du, bere aitaren emazte berria. Azaroaren 18an izango da ikusgai, 19:00etan, Otxarkoagako Udaltegian.

BILBOKO ZIRKUITUAren edizio berria osatzen duten gainerako proposamenen artean, azaroaren 26an Begoñako Udaltegian programa itxiko duen antzezlana nabarmendu behar da. Alex Quiroga do Carmoren eskutik datorren “El actor” ikuskizunean, aktoreak oztopo asko izan arren nola lortu zuen obra honen estreinaldira iristea kontatzen du. Bertaratzen direnek zinema, dantza eta musikaren bidez ezagutuko dute protagonistaren bizitza hunkigarria, eta “La vida es bella” edo “Forrest Gump” filmetako eszenek bizitza eta zentzua hartuko dute eszenatokian. Urriaren 21ean ere ikusgai izango da Basurtuko Udaltegian.

Gainera, beste bi proposamen nabarmendu behar dira: alde batetik “Miss Spein”, Las Paralelas konpainiarena. Hau da BILBOKO ZIRKUITUAren apusturik dibertigarriena, eta urriaren 22an eta azaroaren 5ean aurkeztuko dure Zorrotzan eta Begoñan, hurrenez hurren. “Miss Spein” bakarrizketa honetan, Miren Argik Miss World galarako prestatuta dagoela erakusten du. Berak bere talentu guztien parteide editen du publikoa, koreografien, emanaldie, solilokio dramatikoen edo pasadizo perstonalen bidez. Bere burua feministatzar duen arren, bere bizitza osoan zehar defendatu ditu lehiaketa hauek.

Bestalde, BILBOKO ZIRKUITUAren eskutik dator Bilbora Mama Crearen “Cosas insignificantes por las que seguir viviendo”. Duncan Macmillanen “Every Brilliant Thing” liburuan oinarrituta, bere amaren depresioa oso gertutik bizi duen persona baten istorioa kontatzen du konpainiak, eta laguntza emateko, bizitzak merezi duen gauzen zerrenda luzea idazten dio. Zerrenda honek bere bizitzan zehar lagunduko dio, eta maitasunaren aurkikuntza edo senide baten heriotza bezalako une garrantzitsuetan egongo da. Zerrendak 1.000.000 gauza liluragarri ere bilduko ditu azkenean. Proposamen hau urriaren 28an Otxarkoagan eta azaroaren 19ana Errekalden gozatu ahal izango da.

Ekitaldi hauetarako sarrera doakoa da. Sarrerak bilbaokultura.eus webgunean erreserba daitezke, emanaldi bakoitza baino 48 ordu lehenagotik.