Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Bilbao Arenako ekitaldiek Bilbobuseko zerbitzu berezia izango dute aste honetan. Horrela, Udalak herritarren artean garraio publikoaren erabilera sustatzen eta errazten jarraitzen du.

Aste honetan ekitaldi batzuk egingo dira Bilbao Arenan, zehazki, ostegun honetan (irailaren 23an) izango da Bilbao Basket eta Zaragozaren arteko partida. Hurrengo egunetan, irailaren 24an eta 25ean, Bilbao Musikfest festibalaren barruan izango dira Pol Granch eta Nathy Pelusoren kontzertuak. Linea hori Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da Bilbao Arenara joateko.

Horrela, irailaren 23, 24 eta 25ean, E7 lineak Plaza Biribiletik aterako da 10 minutuko maiztasunarekin 18:00etatik irailaren 23an; eta 20:00etatik irailaren 24 eta 25ean. Ekitaldiak amaitzerakoan, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek beren ibilbidea aldatuko dute kontzertuaren ondorengo minutuetan, Zabalburu / Hurtado de Amezagan geraldi bat egingo baitute.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro, tren edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geralekua ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo bilbao.eus/bilbobus udal webgunean.