Datorren larunbatean, irailak 18, urian ospatuko den Bilbao Triathlon probak aldaketa handiak eragingo ditu zirkulazioan. Hori dela eta, Bilboko Udalak ibilbide alternatiboak prestatu egin ditu, herritarren artean eragin daitezkeen eragozpenak minimizatzeko asmoz.

Bilbora etorri nahi dutenei, ibilgailu partikularra etxean uztea eta garraio publikoa erabiltzea gomendatzen zaie, bereziki trena edo metroa.

Zirkulazioko aldaketa nagusiak 14:45etik 20:15era bitartean izango dira, gutxi gorabehera, eta Uribarri, Deustu, Zorrotzaurre eta Olabeaga auzoetan izango dira endredorik handienak.

Gainera, Ramón de la Sota kaiaren ingurua, Itsasmuseumen parean, han izango baitira hiru proben helmuga eta abialekua, itxita egongo da oinezkoentzat 14:00etatik 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera.

Eta 14:00etatik 21:30era bitartean, Euskalduna Jauregiko pasabidetik Olabeagako kairanoko bidea ere itxita egongo da. Itsas Museorako sarbidea libre egongo da, seinalegileek araututa.

Abandoibarra etorbideko, Euskalduna zubiko eta Botika Zaharreko Erriberako bidegorrian ere izango du eragina neurri horrek, Luis Power kaleraino.

ALDAKETAK ZIRKULAZIOAN

Udaletxearen inguruan, 14:45etik 17:00etara bitartean, gutxi gorabehera:

  • Zirkulaziorako itxiko da Ernesto Erkoreka plaza: ibilgailuek bidea libre izango dute Udaletxeko zubitik Zazpi Kaleetara eta garajeetara, Zingira kaletik Udaletxeko zubira eta Zumalakarregi etorbidetik Campo Volantin pasealekura. Zumalakarregi etorbidea zabalik egongo da tanatoriora eta garajeetara joateko bakarrik.

Unibertsitateen etorbidean eta Campo Volantin pasealekuan, 14:45etik 17:00etara bitartean, gutxi gorabehera:

  • Itxi egingo da zirkulaziorako Udaletxeranzko norabidea Campo Volantín pasealekuan, Unibertsitateen etorbidean eta Botikazar erriberan
  • Ordezko bideak:
  1. Deustura joateko: Ibañez de Bilbao - Mazarredo zumarkalea - Deustuko zubia.
  2. Abandora joateko: Aguirre Lehendakaria - Deustuko zubia.
  3. Castañosera joateko: Agirre lehendakaria - Salbe zubia-Ugasko tunela - Maurice Ravel etorbidea -Uribarri. Ibañez de Bilbao - Mazarredo zumarkalea - Salbe zubia - Maurice Ravel etorbidea.
  • (Botika Zaharra, Unibertsitateen etorbidea, Campo Volantin€) 14:45etik 17:00etara. Bilbobusek Ernesto Erkorekaranzko norabidean dituen geralekuak kendu egingo dira.

Zumalakarregi etorbidean, 14:45etik 17:00etara bitartean, gutxi gorabehera:

  • Zumacakarregi etorbidean, Ernesto Erkoreka plazaren eta Zabalbide kalearen artean, zirkulazioko errei bat okupatuko da, Etxebarriko noranzkoan. Ezin izango da Zumalakarregi etorbidea zeharkatu.
  • Harritxoen kalera eta Kristo kalera nahitaez joan behar da Gurido Musdikariaren plazatik.
  • Quintana plazako aparkalekura eta tanatoriora nahitaez joan behar da Erkoreka plazatik.
  • Maurice Ravel etorbidetik datozen ibilgailuek, Etxebarrirako noranzkoan, Ugatz Parrokoaren zeharbidean desbideratzea egin beharko dute, debekatutako biraketa; horretarako, erreia itxiko da aldez aurretik eta seinalistek lagunduko dute.
  • Zabalbide kaleko biribilgunea, kale hauetatik bakarrik zeharkatu ahal izango da: Ornilla Doktorearen kalea-Julian Gaiarre-Ugatz Parrokoaren zeharkalea edo bestela, Grabriel Aresti kaletik.

Olabeagan, 17:00etatik 20:15era bitartean, gutxi gorabehera:

  • Olabeaga kaia itxita egongo da zirkulaziorako, larrialdietako zerbitzuentzat eta bilbobusentzat izan ezik.
  • Auzorako sarrera-irteera moduan hauek gomendatzen dira: Olabeaga aldapa, 2,5 metro baino garaiera txikiagoa duten ibilgailuentzat.
  • Auzotik irteteko, Olabeagako kaia baliatuko da, une jakin batzuetan zirkulaziorako itxi ahal izango den arren, Bilbobusen ibilgailuei igarotzen uzteko.

Deustun eta Zorrotzaurren, 17:00etatik 20:15era bitartean, gutxi gorabehera:

  • Itxi egingo da bidea zirkulaziorako, Udaletxeranzko norabidean, Morgan kalean, Madariaga etorbidearen eta Julio Urquijo kalearen artean. Madariaga etorbiderantz bideratuko da zirkulazioa, eta Morgan kaleko garajeetara sartzen eta haietatik irteten utziko da, Madariaga etorbidearen eta Bernaola tunelaren artean, eta Madariaga etorbidetik kontrako norabidean, seinalistek eraenduta.
  • Zirkulaziorako itxi egingo da Bernaolako tunela, Frank Gehry zubirako noranzkoan. Agirre Lehendakariaren etorbiderantz bideratuko da.
  • Zirkulaziorako itxiko da tarteka Zorrotzaurreko sarrera-irteera, bi norabideetan, Ballets Olaeta kaleak Frank Ghery zubiarekin eta Julio Urquijo kalearekin bat egiten duen lekuan.
  • Zirkulaziorako itxiko da errei bat, itsasadarretik gertuen dagoena, Ballets de Olaeta kalean, Euskaldun biribilgune zaharraren eta Frank Ghery zubiaren artean.
  • 14:30etik 19:00etara, gutxi gorabehera, errei bat itxiko da zirkulaziorako Euskalduna zubian.

San Inazio eta Elorrietako erriberan, 17:00etatik 19:15era, gutxi gorabehera.

  • Zirkulaziorako itxiko da bidea Deusturanzko norabidean Elorrietako Erriberan, Erandiorekiko mugaren eta Zarandoa etorbidearekiko biribilgunearen artean. Ibilgailuen zirkulazioa Enekurirantz bideratuko da.
  • Bidea itxi egingo da zirkulaziorako Zarandoa etorbidean, Elorrieta Erriberarekiko biribilgunearen eta Kanariar Uharteak kalearen artean. Ibilgailuak Agirre Lehendakariaren etorbidetik bideratuko da, eta zirkulazioaren noranzkoa seinale-egileen bidez aldatuko da Agirre Lehendakariaren etorbidean, Elorrietako Erriberako biribilgunearen eta Kanariar Uharteen kalearen artean. Eta, Kanariar Uharteen kalean, Agirre Lehendakariaren etorbidearen eta Aragoi kalearen artean.

BILBOBUSA

Zirkulazio-aldaketa horien ondorioz, Bilbobuseko zenbait linearen ibilbideak aldatu eta ohiko geraleku batzuk kendu beharko dira Botikazar erriberan, Unibertsitateen etorbidean eta Campo Volantin pasealekuan, Erkoreka plazaranzko norabidean.

Aldaketa hauei eta ordezko ibilbideei buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, aldatutako geralekuetan beretan, Udalaren webgunean, sare sozialetan eta 010 (944 010 010) telefonoan izango da eskura.