Larunbat honetan Bilbao Arenak hartuko du madrilgoko Dvicio taldearen kontzertua 20.30etan bere abesti berriak jotzeko eta bere arrakasten errepasoa egiteko. Horregatik, zirkulazioa errazteko eta garraio publikoaren erabilera sustatzeko Bilboko Udalak Bilbobusek linea berezi bat martxan jarriko du. Zehazki, beste batzuetan bezala kontzertu jendetsuak egin direnean,E7 linea berezi hau Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da Bilbao Arenara abiatuko da.

Horrela, larunbatean, E7 lineak Plaza Biribiletik aterako da 19:30etatik 10 minutuko maiztasunarekin eta Dvicioren kontzertua amaitzean. Orduan, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek beren ibilbidea aldatuko dute kontzertuaren ondorengo minutuetan, Askatasuna/Parkean geraldi bat egingo baitute.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean: www.bilbao.eus/bilbobus.