Bilbotarrek Udalak garapenerako lankidetzan egiten duen lana baloratuko dute

05.07.2021 | 20:35

Bilboko Udalaren Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Arloak inkesta bat prestatu egin du bilbotarrek Udalak garapenerako lankidetzaren arloan egiten duen lana baloratu dezaten. 

Inkesta horretan, herritarrek, gure planetako desberdintasun-egoerari buruz, iparraldeko eta hegoaldeko herrialdeen arteko harremanei buruz edo Udalak mundu bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzeko gaur egun dituen konpromisoei buruz dituzten iritziak eman ahal izango dituzte.

Bilboko Udalaren Garapenerako Lankidetzarako politika, Garapenerako Lankidetzaren III. Plan Zuzendariak (2016-2020) gidatu du azken urteotan. Dokumentua krisi ekonomikoko hainbat urteren ondoren onartu zen, eta nazioarteko garapen-agenda berri bat indarrean sartzearekin bat etorri zen: Agenda 2030. Une honetan, III. Plan Zuzendari horren ebaluazioa egiten ari da.

Hain zuzen ere, Bilboko Udalak herritarren aldetik jaso behar duen "azterketa" hori puntu horretan dago. Izan ere, inkestaren ondoriozko ekarpenak oso baliotsuak izango dira III. Plan Zuzendariaren ebaluazio horren esparruan, etorkizunean garapenerako lankidetzaren arloan udal-politika hobea eraikitzeko.

Parte hartzeko prozesu horretaz gain, Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Arloa Garapenerako Lankidetzaren arloko udal-jarduketen azterlan kuantitatiboa ari da egiten; hau da, diru-laguntzak, hitzarmenak, ekintza propioak, deialdiak, sare sozialetan parte hartzea eta abar. Halaber, funtsezko eragileei inkestak egin zaizkie, euskal lankidetzaren ikusgaitasunari, hirian bertan duen eraginari edo Planaren egokitasunari buruzko balorazioa ezagutzeko. Modu berean, elkarrizketa sakonak eta Garapenerako Lankidetzarekin lotura zuzena duten foku-taldeen bilerak egin dira.

noticias de deia