Astelehen honetan, uztailak 5, Bilboko Udalak martxan jarriko du #UdaKalean programa. Ekimen honen barruan hamabost kultur-proposamen antolatuko dira.

#UdaKalean ekimenak hiriko auzoetara hurbilduko ditu gustu eta adin guztietarako proposamenak, gehienak inguruko kultur eragileen eskutik. Udalak apustu argia eta irmoa egin du talentuz betetako sektore baten alde, egungo krisiak gogor zeharkatutakoa. Hala, datozen egunotan, Bilbok 15 hitzordu izango ditu, besteak beste, kale-antzerkia, bisita gidatuak, musika eta musika-emanaldi poetikoa.

Kalean egingo diren proposamenetarako, esteka honetako gonbidapenetako bat beharko da. Pertsona bakoitzeko bi toki erreserbatu ahalko dira, gehienez ere, eta hauek ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago izango dute balioa. Erreserba ordu erdi lehenagotik duten pertsonak sartu ahalko dira aretora. Antolatzaileek pertsona bakoitza egokituko dute eta haien eserlekua zehaztuko dute.

KULTUR PROGRAMAZIOA UZTAILAREN 5ETIK 11RA

LITERATURA

UDAKO LIBURUTEGIAK (Aste osoan)

Bilboko Udal Liburutegien Sarearen bidez, "Udako Liburutegiak" Miribillan (Gernikako Lorategiak), Zorrotza (Azoka Plaza) eta San Inazio (Elorrietako Parkea) gozatu ahal izango da. Ekimenean parte hartu nahi duenak astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik) egin dezake, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era.

Ohiko zerbitzuez gain (kontsulta, liburuen mailegua, CDak, DVDak, hemeroteka, teknologia berriak, etab.), Bilboko Udal Liburutegiek, udan, gune horietara joaten den jendeari irakurketa hurbildiko diote.

Uztailak 6, 19:00etan. Bidebarrieta Kulturgunea. 5. barrutia. Bizkaiko Elkarte Artistikoak "Versos de ánimo" errezitaldi poetiko musikala eskainiko du. Hitzordu honetara joateko ezinbestekoa da esteka honetan eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.

ANTZERKIA ETA KALEKO ARTEAK

Bilboko Kalealdia Bilboko auzoetara hedatzen da. Euren ikuskizunak Hiriko jaialdi dekanoan estreinatuko dituzten konpainia askok eta tokiko beste artista batzuek hiriko barrutiak bisitatuko dituzte bere proposamenak hurbiltzeko.

  • Uztailak 5, 18:00etan. San Adrian. Floresta Parkea. 5. Barrutia. Eidabek Floresta Parkean aurkeztuko du "Piztu! EmakumeON energía". Galdera hauek egiten dira: nolakoa izango litzateke benetako berdintasuna duen mundu bat? Eta desorekaz eta bidegabekeriaz beteriko mundu ilun batean argia piztuko balitz? Eta imajinatuko balu mundu bat non, guztion energia erabiliz, guztiei aukera berdinak ematen dizkien? Eta zientzialari batek, bat-batean, ezjakintasun guztiak akabatzeko makina miragarria asmatuko balu?
  • Uztailak 5, 20:30ean. San Adrian. Floresta Parkea. 5. Barrutia. CIA MUUk "Crunch!!!" aurkeztuko du, zirku berria, lagun zaharrak, clown-a, hilabetearen amaierara iristeko malabareak, hil-jauziak, ikasteko eta aurrera egiteko erabiltzen dituzten kolpeak eta erorketak, eta batez ere barre-algarak.
  • Uztailak 6, 18:00etan. Deustu. Sarriko Plaza. 1. Barrutia. Antzezkizuna Giñol Taldearen "Teleipuin Berria Txotxongiloak" ikuskizuna hartuko du 1. barrutia. Toni La Sal-ari bere nagusiak bere etxean telebista emisio berrien seinaleak jartzeko agindu dio, eta dena konplikatu egiten da konturatu denean eraman dituen trafiko seinaleek ez dutela ezertarako balio, "LTD" ez dela intsektizida bat eta bertan dabiltzan txotxongiloak ez direla mamuak, telebistaren aurrean ordu gehiegi ematen dituzten haurrak baizik.
  • Uztailak 6, 20:30etan. Deustu. Sarriko Plaza. 1. Barrutia. Maite Guevara alai iritsiko da Sarrikora, "¡Qué buen día!" funtzioarekin, aulkia eta kanpin-hozkailuarekin. Bertatik, ezinezko objektuak, konpartitzeko jolasak, pasadizoak, istorioak aterako dira.
  • Uztailak 7, 18:00etan. Santutxu. Karmelo Plaza. 4. Barrutia. Karmelo plazara hurbiltzen denak Ganso & Cia konpainiaren "Panoli Kabareta" ikusteko aukera izango du. Artistak izan nahi zuten. Autolaguntzako liburu bat irakurri zuten. Inolako esperientziarik izan ez arren, beren buruarengan konfiantza izatea erabaki zuten. Panoli Kabareta autoestimu gaindosi horren emaitza da. Ez dira zirkuaren edo vodevilaren historiara pasako, baina gutxienez dibertigarria izango da.
  • Uztailak 7, 20:30ean. Santutxu. Karmelo Plaza. 4. Barrutia. Rojo Telón konpainiak "Nudo" aurkeztuko du. Umorearen, interpretazioaren eta zirku-tekniken (airekoak eta zorukoak) bidez mundu desberdinak zeharkatuko dituzten hiru emakume aurkeztuko ditu, ikusleek "zeruko" esperientzia bizi dezaten.
  • Uztailak 8, 18:00etan. San Adrian. Floresta Parkea. 5. Barrutia. Uztailaren 8an San Adrianen txanda izango da, Eneko Arrate eta Aissa Intxaustiren "Urpekariak" lanarekin. "Urpekariak" lanean, Galtzerdi eta Leotardo igerilekuan dauden bi lagun dira. Behin ur ertzean, bihurrikeria bat bururatuko zaie: zergatik ez aurkitu hondoko tapoia eta hustu igerilekua?
  • Uztailak 8, 20:30ean. San Adrian. Floresta Parkea. 5. Barrutia. Malas Compañías Zirko Taldeak "Zirkus" ikuskizunaz gozatzea proposatzen du. Honetan, "Compañía Amateur del Club Deportivo" taldearen historia kontatzen du, euskal zirkuaren historiako atal eder bat berreskuratzeko asmoz. Bilbon sortu zen, 1931tik 1936ra bitartean, eta herrialde osoko umezurztegi, ospitale eta zaharren egoitzetara eraman zuen poza eta ilusioa. 90 urte geroago, bat artista haien lekuan jar daiteke.

MUSIKA

BIDEBARRIETA JAZZ

Bidebarrieta Kulturguneak Bidebarrieta Jazz programarekin #UdaKalean parte hartzen du.

  • Utzailak 5, 19:00etan. Aritza Castro Project "Familia". 5. Barrutia. Kontzertu honetarako sarrerak 5 euro balio du eta salgai daude esteka honetan.

BISITA GIDATUAK

EZAGUTU OINEZ (Aste osoan. 07. Barrutia)

Bilbao Izan martxan jartzen da berriz uda honetan. Programaren lehen geldialdia Iralabarri izango da. Ibilbideak auzoaren jatorria eta fundatzailea hobeto ezagutzeko balioko du, baina baita hainbat gairi buruz hitz egiteko ere: baserriak eta dorretxeak, langileen etxebizitza, emakumeak, ogia, arkitektoak eta auzo-mugimenduak, besteak beste.

"Ezagutu oinez" plan ezin hobea da Bilboko auzoak ezagutu nahi dituzten guztiek, Iralabarritik hasita, beste modu batean, aktiboki eta hiriko txokoetara hurbilduz ezagutzeko aukera izan dezaten.

Bisitak astelehenetik ostiralera egingo dira, 11:00etan eta 18:30ean. Larunbatetan 10:30ean eta 12:30ean izango dira.

Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz egin ahal izango dira. Bisita euskaraz egin nahi duten herritarrek ostegun arratsaldetan egin ahal izango dute. Kasu horretan, taldearekin adostuko dira eskariaren araberako eguna eta ordua. Horretarako, eskaera bat bidali beharko da posta elektronikoz, cultura@bilbao.eus helbidera.

EUSKAL FOLKLOREA

EUSKAL MUSEOA. Euskal Museoak #UDAKALEAN ekimenaren programazioarekin bat egiten du, hainbat proposamenekin:

  • Aste osoan. "Erraldoi eta Buruhandien" erakusketa uztailaren 3tik bisitatu ahla izango da Euskal Museoko klaustroan. Oraingoan, "Erraldoiak lekualdatzeko garaian" izenburupean heldu dira euskal festen kulturako pertsonaia ezagunak. Izenburu horrek une honetan erakundea murgilduta dagoen berrikuntza integraleko proiektuari egiten dio erreferentzia.
  • Uztailak 8, 17:30ean. Ostegunetan, 17:30ean, erakusketa ikusteko bisita gidatua izango da, aldez aurretik izena emanda.
  • Utzailak 9, 12:00etan.Uztaileko eta abuztuko ostiral guztietan "Eizu zure erraldoia" tailerra egingo da, eta bertan haurrek erraldoien txotxongiloa egin ahal izango dute.