XXXIII. edizioa

Ezagutzera eman dira bilbainaden lehiaketako irabazleak

19.06.2021 | 04:00
Arriaga Antzokia.

Urtero ospatzen den bilbainaden lehiaketak baditu irabazleak. Bilboko Udalak antolatutako lehiaketa honek XXXIII. edizioa ospatu du aurten.

Lehiaketaren edizio honetan 23 konposizio aurkeztu dira eta honela banatu dira sariak: "Bilbon" abestia, Juan Carlos Arzamendi Fernández eta Aintzane Arzamendi Morenorena, euskarazko bilbainadarik onenaren kategorian, eta "El kobis diesinuebe", Guillermo Arteagoitia García eta Alberto Núñez Baracaldorena, gaztelaniazko bilbainadarik onenaren kategorian. Saria, kategoria bakoitzean, 955 euro eta garaikur oroigarria dira.

Gainera, zortzi akzesitak eskuratzeko aukeratu diren abestiak, 420 euro eta plaka batekin, hauek dira:

  • Kantauriko Perla, José M.ª Larrazabal Alzagarena.
  • Bilbao y sus Alcaldes, Juan Carlor Guerrero Tudearena.
  • Los bomberos de Bilbao, Enrique Floritena.
  • Bilbao en el corazón, Agustín Ferrero Fernándezena.
  • Txikiteros de Bilbao, Aurelio Marroquín Gómezena.
  • Más de 100 años tiene el barrio de Irala, Guillermo Garmendiarena.
  • Geltoki, Jesús M.ª Bilbao Estefaníarena.
  • Bilboko San Tomás merkatuan, Julen Murga Olabegoyarena.

Edizio honetan ohorezko sari bi daude, izandako ibilbidearengatik eta bilbainadak bultzatu eta sustatzeagatik ematen direnak. Haietako bat Iratxe Gonzálezentzat da, Gaupasa taldeko akordeoi-jolearentzat. Izan ere, bilbainada talde batean jotzen duen lehen emakumeetako bat da, honelako taldeak gaur egun gizonek eratzen baitituzte batik bat. Bestea, Egoitz Astigarragarentzat, umeekin Txiki Bilbainadas proiektuan musu-truk egin duen lanarengatik.

Aurtengo edizioko epaimahaiko kideak hauek izan dira: Bilboko Udaleko Gonzalo Olabarria, Kultura eta Gobernantzako zinegotzia, eta Itziar Urtasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia; Iñaki Uranga, abeslaria; Amagoia Loroño, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoko zuzendaria, eta Ana Madariaga, Bilbao Músicako zuzendaria.

Sarien banaketa eta saritutako 10 kantuak bilduko dituen diskoaren aurkezpena abenduaren 19an (igandea) egingo dira, Arriaga Antzokian.

BILBOREN HISTORIA

Bilbainaden lehiaketa, urteen poderioz, uriaren gaurkotasuna errepasatzen duten abestien bilduma bihurtu da. Bilbainadetan Bilboren historia kontatzen da, lan arkitektoniko, garraiobide, erakunde edo pertsonaia esanguratsuenak oinarri hartuta. Lehiaketa honen bidez, Udalak, Radio Nervión eta Telebilbao-ren laguntzarekin, musika-sorkuntza sustatu nahi du, jai-giroari eutsi eta herri-abestien tradizioa bultzatu, bilbainaden bitartez

noticias de deia