BILBO. Ostegun honetan arratsaldean, maiatzak 20, Rafael Mikoleta sariketaren 33. edizioa ospatu egin da Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan. Bertan, Amaia Arregi jarduneko alkateak eta Koldo Narbaiza zinegotziak sariak banatu dituzte.

Arregik nabarmendu duenez, "hiru hamarkada baino gehiago da Rafael Mikoleta sariak euskal kultura eta gazteen sormenerako talentua sustatzen ari direna". Jarduneko alkateak agerian jarri du sarituen "idazteko gaitasunaren, sormenaren eta iaiotasunaren" balioa, eta eskerrak eman dizkie "euskal kulturaren eta literaturaren alde egindako ekarpenagatik". Nabarmendu ditu, gainera, kontakizunetan landu diren gaiak, hala nola balioak, familia edo koronabirusa, eta, bereziki, ipuin egile helduenek idatzitako ipuinetako ikuspegi soziala: "ausardia erakutsi duzue gizartean gaurkotasun handia duten gaiak lantzean, ez delako erraza, batzuetan, haien gainean berba egitea edo idaztea: immigrazioa, emakumeen kontrako indarkeria, suizidioa, ingurumena.. gai horien guztien gainean jakin duzue gogoeta egiten eta eragiten".

Hogeita hamahirugarren edizio honetan, 14 sari banatu dira, horietako 2, Balioen Hiria Saria kategorian, zeina batxilergoko ikasleentzat baitzen, eta Bilboko Balioen Agirian jasota dauden balioetako bat sustatzen zuten kontakizunak saritzeko Gainerako 12ak eskola-ikasleen adinen araberako lau kategoriatan banatzen dira (8 eta 18 urte bitarteko eskola-ikasleak). Gainera, 10 accesit banatu dira. Bilboko Udalak argitalpen batean bildu ditu edizio honetako epaimahaiak era batera edo bestera nabarmendu dituen 24 kontakizunak.

Guztira, 922 ipuin aurkeztu dira. Guztiak 8 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek euskaraz idatzi eta marrazkiekin ilustratuak. Originalak eta beste lehiaketaren baten aurkeztu bakoak.

SARIAK. KATEGORIEN ARABERA

BILBAO BALIOEN HIRIA SARIA

Habia hutsik dago! Peio Elorriaga Legarreta. Kirikiño Ikastola HLBHIP. (Batxillergoko 1. eta 2. mailak).

Bigarren aukera. Haizea Maruri San Juan. Karmelo Ikastola IPI (Batxillergoko 3. eta 4. mailak).

  • A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):

Kontzertu zoroa. Maddi Inaxi Velez Otaegi. Kirikiño Ikastola HLBHIP

Zer dago itsasoaren bukaeran? Maddi Miguel Garay. Karmelo Ikastola HLBHIP

Ez galdu itxaropena. Maiane Montes Ubeda. Kirikiño Ikastola HLBHIP

  • B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):

Liburu bitxia. Arrate Mallea Botas. Calasancio HLBHIP.

Nik pentsatzen dut€ Nile Garitano Lafont. Deustu Ikastola IPI

Herria Hirira. Beñat Atutxa Martín, Kirikiño Ikastola HLBHIP

  • C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):

Dena ez da esan behar. Garazi Aretxaga Bustinza. Deustuko Ikastola IPI.

Minigona. Laida Etxebarria Rodriguez. Artxandape Ikastola HLBHIP.

Une honetan behar zaitut. Amaya Salgado Huidobro, Artxandape Ikastola HLBHIP.

  • D kategoria (DBHko 3. eta 4.):

Nire kopeta ilehoriagatik. Diego Carneros Regueiro. Nuestra Señora de Begoña LBHIP.

Izar bat oroitzapen bakoitzeko. Anne Andrés Sánchez. Artxandape Ikastola HLBHIP.

Bidaia bat nire ametsetara. Uxue Rodriguez Muños. Ikasbide HLBHIP.

Sarituek sariak jaso dituzte, 180 eta 100 euro bitarteko balioa dutenak, hala nola bizikletak, tabletak, bozgorailuak, hari gabeko entzungailuak, eta go pro kamerak, besteak beste.

Gainera, 10 accesit banatu dira, eta sariztatutako kontakizunekin batera, argitaratu egin dira aurtengo edizioan.

  • A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):

Pernando eta pilota. Iraia Lana Estebanez. Kirikiño Ikastola HLBHIP

Txorigorri. Oihan Etxebarria, Mujika HLHI

Espazioaren bila espazioan. Ander Merino Etxabe, Karmelo Ikastola IPI

  • B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):

Zuzendari iruzurtia. Raymond Daniel Asedu, Intxixu Ikastola HLHI

Gabonetako zuhaitzaren desagerpena. June Riloba Hernandez, La Salle Bilbao HLBHIP.

Ez utzi inoiz amesteari. Aiala Rodriguez Ritchie, Deustuko ikastola HLBHIP.

  • C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):

Abentura musikala. Sara Segade Ganuza, Ignacio Ellacuria-Zurbaran BHI.

Zaborrik gabe askoz hobeto. Elvira Muño Crespo, Ikasbide HLBHIP.

  • D kategoria (DBHko 3º eta 4º):

Etorkizuna. Carolina Alonso Alvarez, Ikasbide HLBHIP.

Egun euritsua New Yorken. Ainara Salas Gonmez, San Adrián BHI.

Epaimahaia osatu duten kideak: Koldo Narbaiza, Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotzia eta literatura munduarekin zerikusia duten pertsonak: Igone Etxebarria, Txani Rodríguez, Lutxo Egia, Juan Ramón Madariaga, Julen Gabiria, Irune Urrizelki, Galder Urzaa eta Goizalde Landabaso.