BILBO. Larnbat honetan hasita eta maiatzaren 29ra arte, 'Ogiaren astea' ospatuko da Irala eta Ametzola auzoetan. Ekimen hau Bilboko Udalak sustatutako 'Auzoak Abian' izeneko Kulturarteko Esku-hartze Komunitarioko Proiektuaren esparruan garatuko da.

Komunitatearen barruko prozesua 2014an hasi zen auzo horietan eta ordutik partaidetzarako espazioak garatu ditu eta elkarlanaren kultura errotu du komunitatearen kide ezberdinen artean; hots, herritarren, baliabide teknikoen eta erakundeen artean.

ZAZPI URTE ELKARBIZITZAREN OREA EGITEN

"Auzoak elkarbizitzaren orea egiten dugu" lelopean, eta askotariko jarduera-programarekin iritsiko da 'Ogiaren astea' Errekaldera. Jarduera horren helburua, lehenbiziko aldiaz geroztik, beti izan da parte-hartzerako eredu barneratzaile bat sustatzea, herritarrentzako irekia, eta prozesuko protagonista batzuen eta besteen arteko egiazko elkarbizitza bat eragingo duena. Talde eragile baten bidez bermatzen da hori; taldea auzoetako era bateko eta besteko baliabide eta pertsonek eratzen dute, eta dibertsitate handia ematen zaio hala antolaketaren eremuari.

Aurten ere, ogia izango da jaiaren ardatza eta aste osoan bilduko diren kultura guztiak kohesionatuko dituen elementua, "Munduko Ogiak" prestatzeko online saioaren bidez. Horrekin batera, egur-labean ogia egiteko tailerra eta zeramika-tailer bat egingo dira.

AGENDA

"Ogiaren Astea"ren barruko programazioaren lehen jarduera larunbatean, maiatzak 15, hasiko da. Programazioa maiatzaren 29ra arte luzatuko da, eta jarduera batzuk aurrez aurre eta beste batzuk on line egingo dira:

  • Baliabideen aurkezpenak: Iralako eta Ametzolako elkarte, talde eta zerbitzuen aurkezpenak, lurraldean egiten duten lana erakusteko. Presentziala eta online.
  • Tailerrak: aurten, tailerrak ogiarekin eta hainbat materialekin egingo dira, hala nola zeramikarekin. Horretarako, lokatz- eta egur-labe berritzailea erabiliko da.
  • Ogien erakustaldia, online: munduko ogien errezeten erakustaldia, lurraldeko pertsonek egindakoa; maiatzaren 22tik aurrera emango da.