BILBO. Bilboko Udalak amaitutzat eman ditu dagoeneko Zorrotzako auzoko Zalbidea estrata berrurbanizatzeko lanak. Udalak 452.649,07 euroko aurrekontua, BEZa barne, bideratu egin du lan horiek garatu ahal izateko, eta bost hilabeteko iraupena izan dute. Lan horiek Bilboko Udalak uriko auzoetako espazio publikoak hobetzeko sortutako Auzokide Planaren barruan egin dira.

Zehatz esanda, espaloiak zabalagotu egin 12 eta 18 zenbakien artean, Zalbidea estratan bertan, eta espaloia aurreratu da 7. zenbakiko atearen aurreko oinezkoen pasalekuan, eta kale hori Zorrotza-Kastrexana errepidearekin lotzen zuten eskailerak kendu eta arrapalak ipini dira haien ordez. Gainera, berritu egin da zoladura inguru guztian, pasabide beheratuan ere bai.

Lan horien barruan, halaber, asfaltatu egin da Zorrozgoitibidearen eta Untziolaren arteko kale zatia, eta berritu egin da argiteria inguru guztian.

Hala, Udalaren xedea, jardun horrekin, izan da hiri-ingurunea berritzea, oinezkoen zirkulazioa eta guztien irisgarritasuna hobetuz.

AUZOKIDE PLANA

Zalbidea estratako lan hauek Auzokide Planaren barruan egin dira, zeina auzoak hobetzeko baita, alegia, herritarrek parte har dezaten Bilboko Udalak daukan tresnarik garrantzitsuenetako bat.

Planaren aurrekontua berdin banatzen da Bilboko 8 barrutien artean, hau da, 1,5 milioi euro barrutiko eta urteko. Eta, plan horri esker, Bilboko herritarrek eta eragile politiko eta sozialek Barrutiko Kontseiluen bidez lehenetsitako kale eta auzoetan hobekuntza-lanak eta -jarduketak egiten dira.