BILBO. Udaran martxan jarriko dituen 3 eta 18 urteko gazteei bideratutako aisialdi hezigarri eta osasungarriko eta famikia kontzilazioko lau programak aurkeztu egin ditu Bilboko Udalak. Guztira 4.420 plaza eskainiko dira.

Abiaraziko diren programetako bi aisialdi osasungarrikoak dira: "Udan Primeran Kirola Eginez" eta "Campus Bereziak", eta beste bietan aisialdi hezigarrirako jarduerak eskaintzen dira, "Goizeko Udalekuak" eta "Eguneko Udalekuak" izenekoetan. Batzuetarako zein besteetarako izena emateko epea datorren astelehenean hasiko da, maiatzaren 3an.

Bilboko Udalaren helburua da laneko bizimodua eta familiako bizimodua uztartzen laguntzea eskola-oporren garaian, eta, aldi berean, leku eta aukera seguruak eskaintzea umeek trebetasun berriak eta jokoak ezagutzeko eta beren inguruetako adingabeekin harremanak izateko.

UDAN PRIMERAN KIROLA EGINEZ

Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak entitatearen bidez, aurten ere abian jarri du "Udan Primeran Kirola Eginez" izeneko programa, 2.100 plazarekin, 6 eta 13 urte bitarteko umeentzat; aukera izango dute kirol batean eta bestean aritzeko, hala nola badmintona, saskibaloia, areto-futbola, areto jockeya, uretako jokoak edo aretoko beste joko batzuk.

Udan Primeran Kirola Eginez programa ekainaren 21etik abuztuaren 6ra gauzatuko da, eta abuztuaren 30etik irailaren 3ra, Deustu, Errekalde, Artxanda, San Inazio eta Txurdinagako kiroldegietan, 9:00etatik 14:00etara, eta sartzeko ordutegia malgua izango da, 8:30etik aurrera.

Izena ematea asteka egin daiteke Bilbao Kirolak-en web gunean, eta baita ere kiroldegietako salmenta-makinetan, maiatzaren 3tik aurrera, Bilbao Kirolak-en abonatuak diren pertsonentzat, maiatzaren 5etik aurrera, Bilbao Kirolak-en abonatuak ez diren pertsonentzat.

Behin izena emandakoan, inprimaki bat eta adingabeen covid-19aren inguruko adierazpen erantzukizunezko bat bete beharko dira eta dagokion kiroldegian entregatu, edo helbide honetara igorri: bk@kirolak.bilbao.eus.

Prezioa, abonatuentzat, 52 euro asteko izango da, eta abonatu ez direnentzat, 62,50 euro.

30 plaza dibertsitate funtzionala duten adingabeentzat izango dira, San Inazioko kiroldegian. Kasu horretan, izen-ematea Gaituzsport,delakoaren bidez egingo da, 622 022 063 telefonora deituz.