BILBO. Datorren astelehenean, apirilak 26, Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguna ospatuko da. Hori dela eta, emakume lesbianen errealitate soziala aztertzeko 'Ikusezinetik agerira' izeneko mintegia antolatu du Bilboko Udalaren Berdintasun Sailak, egun berean garatuko dena. Ekimen hau 'Bagara/Somos' kanpainaren barruan antolatuko da.

Webinarra 12:00etan hasiko da, Udalaren webgunean ikusi ahal izango da eta LGTBIQ+ arloko politiketan adituak diren Beatriz Gimeno eta Irantzu Varela izango ditugu.

Lehenik, Beatriz Gimenok hartuko du hitza; bera Filologia Semitikoko lizentziatua da. LGTBI mugimenduaren aldeko ekintzailea da oso gaztetatik. FELGTB Estatuko federazioko presidentea da, idazlea ere bai, artikulu-idazlea eta irakaslea. Hamabi (12) liburu idatzi ditu feminismoaz, sexualitateaz, lesbianismoaz...eta baita bi poesia-liburu ere. Emakumeen Institutuaren zuzendaria izan da.

"Lesbianen posizioa sistema patriarkalean" izeneko mintzaldian, lesbianek sistema patriarkalean bizi duten diskriminazio bikoitzaren gainean mintzatuko da, "ikusezinak izatea baitakarkie, eta baita beren existentzia bera ukatu beharra, eta gorrotoaren xede bihurtzea, beren sexuaren traidore, eta are sexu-objektu ere".

Bigarren mintzaldia Irantzu Varelak emango du; bera komunikazio-zientzietan lizentziatua da. Faktoria Lila formazio eta sorkuntza feministako espazioaren koordinatzailea da. "El Tornillo" saioa aurkezten du Publico TV telebistan, eta "Aló Irantzu" atala darama Pikara Magazine online kazetan. Lankide da hainbat hedabidetan, eta hitzaldiak eta formazioa ematen ditu bortizkeria matxistaz, feminismoaz eta komunikazioaz. "Él Nunca me Pegó" dokumentalaren zuzendaria da, eta "(Ya no) soy esa" liburuaren egilea.

Varelak emango duen hitzaldiaren izenburua hau da: "Sexu ikusezina: lesbianismoa joera isildu moduan", eta lesbianak hedabideetan ikusezin izateaz jardungo da. Halaber, azalduko du nola, bere ustean, jarduten diren rolak eta estereotipoak sistema patriarkalean, izaten direnean, eta orobat jardungo da emakume lesbianen agerikotasuna era egokian eragiteko beharraz, eredu positiboak eskaintzearren.

WEBINARRARI BURUZKO INFORMAZIOA

  • Eguna: 2021eko apirilaren 26a, astelehena
  • Ordutegia: 12:00etatik 14:00etara.
  • Izen emateak esteka honetan
  • Emisioa: Udalaren webgunea

"BAGARA/SOMOS"

Bestalde, Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguna gomutatzeko, Bilboko Udalak kanpaina instituzional berri bat jarri du abian, "Bagara/Somos", gizartea sentsibilizatzeko emakume lesbianen errealitateaz.

Kanpaina honen bidez, Udalak herritarrak gonbidatzen ditu, aztertzera eta sakontzera zer zeregin bete duten emakume lesbianek kulturan, hedabideetan eta espazio publikoan era batera edo bestera agertzeko orduan, hor zer ibilbide egin duten, edo zer absentzia eta presentzia izan duten.