BILBO. Bihar, apirilak 23, ostirala, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta urtero bezala Bilbok bat egingo du ekimen horrekin. Aurten, koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta, liburuak saltzeko 44 etxola jarriko dira Pedro Ibarretxe kalean.

Duela 26 urtez geroztik, UNESCOren proposamenez, Liburuaren Nazioarteko Eguna apirilaren 23an ospatu ohi da, 1616ko egun horretan hil ziren literatura unibertsaleko hiru idazle klasiko handiren oroimenez: Miguel de Cervantes, William Shakespearen eta Inca Garcilaso de la Vega.

Era berean, 2021. urte honetan, Bidebarrieta Kulturgunea berriro ospakizunara elkartu, da Poetalia Elkartearekin batera antolatutako musikazko eta literaturazko ikuskizun batekin, 19:00etan. Han Amaia Orueta, Ana María Juez eta Marbella García rapsodak izango dira eta, haiekin batera, Mauro Londoño saxoan.

Bidebarrieta Kulturguneko Ekitaldi Aretoan Carmen Laforet, Augusto Monterroso, Elena Quiroga, John Keats, Emilia Pardo-Bazán, Charles Baudelaire eta Gabriel Okararen testuak entzungo dituzte. Guztiek komunean dute aurten bere jaiotzaren edo heriotzaren mendeurrena edo berrehungarren urteurrena ospatzen dela.

Poetalia genero hau maite duten eta poesia idazten duten pertsonez osatutako elkarte lokala da. Normalean, ahoskera, errezitaldi poetikoa eta irakurketa dramatizatuko tailerrak antolatzen ditu. Poesiaren bidez modu "eder eta harmonikoan" adierazten diren sentimenduen mundua publikoarekin komunikatzen eta partekatzen saiatzea du helburu.

SEGURTASUN NEURRIAK

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko areto nagusian ospatuko da. Bertaratzeko, ezinbestekoa da Bidebarrieta Kulturgunearen webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi-aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da webgune honetan.

Unean-unean indarrean dauden babes- eta higiene-neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldian zehar maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

#BILBAOUDABERRIA2021

#BilbaoUdaberria2021 hiria udaberrian aisialdi- eta kultura-planez beteko duen udal-ekimena da. Horrela, astero, Udaletik, hiriko barruti ezberdinetara publiko eta gustu guztietarako diseinatutako hitzorduak hurbiltzen dira, betiere higiene eta osasun berme guztiekin.