Bilboko haurreskoletan matrikula egiteko epea datorren astelehenean hasiko da

Izena ematea on line egin ahalko da, www.haurreskolak.eus web-orrian, edo aurrez aurre, haurreskoletan bertan, apirilaren 21era arte

09.04.2021 | 10:39
Bilboko haurreskoletan matrikula egiteko epea datorren astelehenean hasiko da.

Bilboko haurreskoletan 2021-2022 ikasturterako izena emateko epea datorren astelehenean hasiko da, apirilaren 12an, eta apirilaren 21ean amaituko da (bi egunak barne).

Interesa duten familiek Haurreskolak Partzuergoaren webgunean www.haurreskolak.eus ikusi ahal izango dute informazio zehatza eta online egin ahal izango dute izen-ematea, edo haurreskoletara bertara joanez, aurrez aurre. Behin-behineko zerrendak webgune horretan bertan emango dira argitara, eta baita haurreskola bakoitzean ere, ekainaren 2an, eta behin betikoak ekainaren 30ean. Beraz, izena emateko egutegia hau da:

  • Izena emateko epea Apirilaren 12tik 21era.
  • Behin-behineko zerrendak Ekainaren 2an
  • Erreklamazioak egiteko epeaEkainaren 3tik 16ra
  • Behin betiko zerrendakEkainaren 30ean
  • Ikasturtea hasteaIrailaren 6an

15 HAURRESKOLA BILBON


Datorren 2021/2022 ikasturterako eskaintza, Bilbon, 232 plaza izango da, 0-1 urte arteko umetxoentzat, eta 429 plaza, 1-2 urte bitarteko umeentzat; guztira 661 plaza, eta, horien artean, 42, Zabala auzoan joan den urtarrilean inauguratu zen Iruarteta Haurreskolakoak, berriak.

Bilbok, gaur egun, 15 haurreskola dauzka, uriko 8 barrutitan banatuta:

  1. Arangoiti Haurreskola, Ganeta Mendia, 2.
  2. Basurto Haurreskola, Zankoeta,1
  3. Cervantes Haurreskola, Lersundi, 10
  4. Deusto Haurreskola, Blas De Otero, 66
  5. Elejabarri Haurreskola, Tolosa, 6
  6. Francisco De Goya Haurreskola, Pau Casals, 8
  7. Matiko Haurreskola, Tívoli, 25 -27
  8. Mina del Morro Haurreskola, Sagarminaga, 30
  9. Miribilla Haurreskola, Vitoria-Gasteiz, 2
  10. San Frantzisko Haurreskola, San Frantzisko, 12
  11. San Inazio Haurreskola, Asturias, 9 A
  12. Zamakola Haurreskola, Zamakola, 174
  13. Zorrozgoiti Haurreskola, Zazpilanda, 9
  14. Sanchez Marcos Haurreskola, Fernández Del Campo, 28
  15. Iruarteta Haurreskola, Andrés Eliseo De Mañaricua, 16

0 eta 2 urte arteko umeentzako haur-eskola publikoak, hala, Haurreskolak Partzuergoari atxikitzeko Eusko Jaurlaritzak eta Udalek ezarritako atxikipen-hitzarmenetatik sortu ziren. 0 eta 2 urte arteko umeentzat dira, eta hezkuntza-zerbitzu laguntzazko bat eskaintzen dute, umeak jagon eta heziketa integrala ematen diena, haien gaitasun fisikoen, afektiboen, sozialen eta adimenezkoen garapenean lagunduz.

noticias de deia