BILBO. Ostiral honetan, martxoak 26, Bilboko Udalak parte hartu du, Eusko Jaurlaritzarekin batera, poliziaren indarkeriaren biktima aitortua izan zen Javier Batarrita Elexpururi egindako omenaldian. Bere heriotzaren 60. urteurrenetan ospatutako ekitaldian Batarritaren familia egon da baita ere, eta bere semeak aita gogora ekartzeko hitz batzuk irakurri ditu.

Ekitaldiaren buruan Lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkoreka, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburua eta Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzi eta Bakearen eta Bizikidetzaren Aldeko Bilboko Topaguneko idazkari-dinamizatzaile Iñigo Zubizarreta izan dira, eta oroigarri bat eman diote Batarrita familiari.

Horrez gainera, bertan izan dira José Antonio Rodríguez Ranz, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzarako sailburuordea; Aintzane Ezenarro, Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria; eta Mónica Hernando, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendaria; Miren Gallastegi eta Ion Gambra Gogora institutuko zuzendaritza-kontseiluko kideak; Juana Balmaseda 12/2016 Legearen babesean sortutako Balorazio Batzordeko presidentea eta batzordeko beste kide batzuk, haien artean, Paco Etxeberria; Bakearen eta Bizikidetzaren Aldeko Bilboko Topaguneko kide diren zenbait biktima eta baita, Nekane Alonso eta Jone Goirizelaia Bilboko udaleko zinegotziak eta aipatutako Topaguneko kideak direnak.

Ekitaldia amaitzeko, Gabriel Aresti, idazle eta poetak, Javier Batarrita laguna oroitzeko idatzitako "Bizikletero" olerkia entzuteko aukera izan da.