BILBO. Atzotik, martxoak 15, hilaren 24ra arte ospatuko den BilbaoPoesia jaialdiak genero anitzeko programazioa eskainiko du. Poesia errezitaldiez gain, musikak bere lekua izango du baita ere.

Jaialdiak hainbat kontzertu programatu ditu eta, horien artean, asteburu honetan izango direnak nabarmentzen dira: Nacho Vegas madrildarrarena martxoaren 19an eta Izaro egungo euskal artistarena martxoaren 21ean, igandean.

Bi hitzorduek on line salmentarako erreserbatutako sarrerak ia berehala agortu zituzten. Hala ere, jaialdiaren egunean bertan, jaialdiak, Bidebarrietako Liburutegian bertan erosketa fisikorako gordetako tiketen kupo txiki bat erreserbatu du eta horiek 5 euroren truke erosi ahal izango dira 18: 00etatik aurrera.

Izan ere, publikoaren erantzuna oso ona izan da BilbaoPoesiaren edizio berri honetan. Aipatutako kontzertuez gain, jaialdiak ia programazio poetiko osoaren on line gonbidapenak agortu ditu.

Gaur egun, BilbaoPoesiak online gonbidapenak baino ez ditu eskuragarri - esteka honetan eskuragarri - honako errezitaldi hauetarako: "En pocas palabras", non Rosana Acquaronik, Isabel Bonok eta Pepo Paz Sazek parte hartuko duten (osteguna, martxoak 18); "Bilbao - Londres", Leire Bilbao, Beatriz Chivite, Itziar Minguez eta Julia Pierarekin (astelehena, martxoak 22); eta "Enciclopedia del fracaso", José Fernández de la Sota; José Luis Canal eta Pablo Müllerrekin (asteazkena, martxoak 24).

Gainera, Nacho Vegas eta Izaroren kontzertuekin gertatzen den bezala, hurrengo emanaldi hauek gonbidapen kopuru txikia izango dute Bidebarrietan, ekitaldia hasi baino ordubete lehenagotik: "Reencuentros", Karmelo Iribarren, Juanra Madariaga eta Manuel Vilasekin (bihar, martxoak 17); "Gatos, Patos y otros poematos", Bernardo Atxaga, Marta Sanz, Udane Goikoetxea eta Jou Gonzálezekin (martxoak 20); "Gaztelondo zer berri. Etxaun", Mikel Etxekopart, Dominika Rekalt, Pierre Vissler eta Jean Christian Galtzetabururekin (martxoak 23).

BilbaoPoesíako doako programazioaz gozatu nahi duen guztiarengana iristeko asmoz, jaialdiak streaming bidez errezitaldiak jarraitzeko aukera eskaintzen du webgune honen bidez.