BILBO. Astelehen honetatik aurrera salgai egongo dira Bilboko Udalak uriko ostalaritzari laguntzeko martxan jarritako #BonoBilbao izeneko kanpainaren bonuak. Udalak milioi bat euroko inbertsioa egin du ekimen hau gauzatu ahal izateko. Guztira 110.000 bonu jarriko dira salgai #BonoBilbao plataforman.

#BonoBilbao programa orokorreko lau ekintza nagusietako bat da. Programa iaz abiarazi zen merkataritzako eta kulturako bonuekin batera (turismokoak kaleratzeke daude oraindik), eta Bilbao Aurrera 2020 Planaren neurrietako bat da. Alderdi guztiek Covid-19ari aurre egiteko adostutako plan hori ezin izan zen sektore horretan aplikatu pandemiari lotutako araudiaren ondorioz ostalaritza-establezimenduak itxita egon zirelako.

BERRITASUNAK

110.000 bonu horiek 2021-03-15etik aurrera eta 2021-06-30era arte (edo agortu arte) eskuratu ahal izango dira, eta trukatzeko azken eguna 2021-07-31 izango da. Gogoan izan behar dugu pertsona bakoitzak (NAN bakoitzak), gehienez ere, 20 bonu eskuratu ahal izango dituela lau kanpainetarako (merkataritza, kultura, ostalaritza eta turismoa). Erosketa-tikek bakoitzean 4 bonu erabili ahal izango dira, eta atxikitako establezimenduetan erabiltzeko, paperean edo QR kodearekin aurkeztu beharko da bonua.

Sektorearekin batera egindako aurkezpen-ekitaldian alkateak dagoeneko azaldu zuen bezala, berritasun garrantzitsu asko jaso dira. Besteak beste, sektorean bonu-eredu horiek erabiltzen den lehenengo aldia da; horrenbestez, kudeatzeko eta gauzatzeko web-plataforma bat sortu da. Webguneak irekita jarraituko du kanpaina amaitu arte edo bonuak agortu arte, nahi duten ostalaritzako establezimenduek bat egin dezaten.

Era berean, herritarrek establezimendua aukeratu beharko dute webgunean bonua erosten dutenean, baina, hala ere, beren-beregi banatuko dira barrutien artean, hiri osoan kontsumitzen direla bermatzeko.

Sistema horren bitartez, laguntzak ahalik eta lokal gehienetara arin eta zuzenean heltzea lortu nahi da, nahiz eta pandemiagatik itxi behar izan edo edukieran murrizketak egon. Horretarako, webgunean erosketa egin ondoren ostalariak bonu bakoitzaren % 50 jasoko du, hau da, udalaren zatia, bezeroaren bonua oraindik kontsumitu gabe egon arren.

Establezimendu bakoitzari emango zaion zenbatekoari dagokionez, gehienez, 6.000 euro jaso ahal izango dituzte herritarrek trukatutako bonuetan.

KANPAINAREN EZAUGARRIAK

Honako hauek dira bonuak eskuratzeko baldintzak: adinez nagusia izatea, erroldatuta egotea edo bisitan egotea, eta erosteko unean NANa edo AIZa erakustea.

Aurreko kanpainetan bezala, tiketaren zenbatekoa bonuen zenbatekoaren parekoa edo handiagoa izan beharko da; hau da, oso-osorik agortu beharko da kontsumizio bakoitzean. Era berean, bateragarriak eta metagarriak dira beste administrazioren batek abian jartzen duen beste edozein motatako bonuekin.

Laguntzak establezimenduetara arin iritsi daitezen, astero egingo dira ordainketak:

  • Lehenengo % 50 (udalaren zatia, alegia) bonua erosten den unean ordainduko da.
  • Beste % 50a bezeroak kontsumitzen duenean ordainduko da.

OSTALARIEK BAT EGITEA

Ostalaritzarentzat oso erraza izango da kanpainarekin bat egitea, webgune honetan zehaztutako urratsak baino ez dituzte egin beharko eta. Kontsultak eta zalantzak bonobilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez argitu daitezke, baina baita telefono bidez ere: 94 420 53 95. Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.

Ostalaritzaren sektorearen barruan dagoen edozein enpresa-jarduera bat duen pertsona fisiko edo juridiko orok eman dezake izena, baldin eta jendeari irekita dagoen establezimendu bat badu Bilbon eta ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigraferen batean dagokion alta emanda badu: jatetxeak, kafetegiak, kafeak eta tabernak janariarekin eta janaririk gabe, izozki-dendak eta hortxata-dendak, dantza-aretoak eta diskotekak, saltoki handietako establezimenduak€

Era berean, Bilbon zenbait establezimendu duten negozioek establezimendu guzti-guztiak atxiki ahal izango dituzte, banan-banan.