BILBO. 26 hitzorduz osatutako programazioarekin agur esango dio Bilboko Udalak #BilbaoNegua2021 ekimenari. Aisia eta kultura arloko ekintzak astelehen honetatik, martxoak 15, hilaren 21era bitartean gauzatuko dira.

Joan den otsailean hasi zenetik, Udalak adin, gustu eta auzo desberdinetako bizilagunek beren ingurune hurbilenean kultur proposamenak izan zitzaten diseinatu zuen ekimen horrek 136 hitzordu ospatu ditu, eta horietan arte-diziplina guztiek izan dute lekua.

#BilbaoNegua2021 Bilboko Udalaren apustu argia da kultura-sektoreari eskua ematearen alde, eta tokiko kultura-eragileen lana lehenesten du.

Hala, ekimenaren barruan programatutako ekintza guztiak edukiera txikikoak izan dira, kasu guztietan jendea eserita egon da eta zorrotz bete dituzte agintari eskudunek gomendatutako higiene- eta segurtasun-protokolo guztiak, bertaratutako guztien osasuna bermatzeko.

Aste honetako langileek protokolo berberak izango dituzte eta maskara nahitaezkoa izanen da beti.

Hauxe da martxoaren 15etik 21era bitarterako programazioa:

1. BARRUTIA

IBARREKOLANDAKO UDALTEGIA

  • Expodistrito (martxoa osoan zehar).

Expodistritok San Inazioko Udaltegira eramango du Javier Merinoren "Flujo" erakusketa. Argazkigintzako proiektu honek bidaia bat egiten deneko hasierako ziurgabetasuna erakusten du, zerk eragiten duen bidaia hori ustekabekoz beteriko esperientzia bat izatea. Urrunera doazen pertsonak, hainbat arrazoi tarteko, baina itzultzean maite dituztenen abegi ona aurkituko dutenak, haien etorrera pozez ospatzen baitute. Gainera, badira pertsonak bidaiatze hutsaz gozatzen direnak, inolako ardurarik gabe bueltatzeko data dela-eta, inolako ardurarik gabe iristean bila etorriko zaizkien pertsonak direla-eta. Dohainik da.

2. BARRUTIA

CASTAÑOSEKO UDALTEGIA

  • Expodistrito (martxoa osoan zehar).

Expodistritoko erakusketa ibiltariek Castañoseko udaltegira eramango dute José Angel Tejeroren erakusketa. Obra hauek olio puntillistaren teknikarekin daude eginak. Bizitzari begiratzeko modu bat da, margolaritzatik hasi eta artearen perfekziorainokoa. Puntillismoa margolaritzako gurutze-puntutzat jotzen da, eta, beraren bidez, margolana goratu egiten da, fantasia handia eragiten da margoan, eta mihisearen perfekzioa maila handietara jasotzen. Sarrera doakoa da.

3. BARRUTIA

OTXARKOAGAKO UDALTEGIA

  • Expodistrito (martxoa osoan zehar).

Expodistritoren aldi baterako erakusketen zikloak Otxarkoagara hurbilduko du Victoria Escaladaren pintura-erakusketa. Erakusketa honetan ikusi ahal izango diren obrak olio-margolanak eta erretratuak dira. Olio-margolanetan hainbat gai erakusten dira, baina ura ageri den koadroak dira nagusi: itsasadarra, itsasoa edo euria; batez ere, gertu-gertuko lekuen irudiak dira, Bilbo eta inguruetakoak. Sarrera doakoa da.

4. BARRUTIA

BEGOÑAKO UDALTEGIA

  • Expodistrito (martxoa osoan zehar).

Expodistritoren margolanen proposamen honetan, Ander Gómez Mirandak 2013 eta 2017 urteen artean sortutako margolanak erakutsiko dira. "Pasión y carencia" du izena erakusketak: artistak giza irudiaren eta psikologiaren irudikapenari heltzen dio hainbat ikuspegi kontzeptual eta teknikotatik. Argiaren eta itzalen erabilerak pisu handia dute, eta, hala, margolaritzaz gogoeta interesgarriak eta askotarikoak eragiten ditu. Sarrera doakoa da.

5. BARRUTIA

SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA

  • Expodistrito (martxoa osoan zehar).

San Frantziskoko Udaltegiak "Vidas resilientes" erakusketa hartuko du, UNICEF-en kolaborazioarekin. Expodistrito programaren barruan dago. Argazki sorta bat da: Mauritaniako umeen 18 erretratu, zein bere kontakizunarekin. Kontakizun horietan, haien errealitatea azaltzen da, betiere biziraupena eta ilusioa abiaburu. Sarrera doakoa da.

BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIA

  • BilbaoPoesía (martxoaren 15etik 24ra).

Bilbo poesiaz beteko da datorren astelehenetik aurrera, martxoak 15, asteazkena 24 arte, Bilboko Udalak antolatzen duen BilbaoPoesía Literatur Jaialdiaren XXII. edizioaren eskutik.

BILBOROCK

Martxoak 20, 19:00etan.'Una Ría con duende'ren edizio berriak Bilborock aretora eramango du 'Gruserias'-en aurkezpena, Chico Perezena, larunbatean, hilak 20. "Gruserías" kontzertu flamenko bat da, baina solas egiten du beste adierazpide batzuekin, dela jazzarekin edo musika klasikoarekin. Chico Pérezek harresirik gabeko musika proposatzen du, indarra eta dotoretasuna biltzen dituen konbinazio bat, musikari bikainek eskainia, eta flamenkorik garaikideenaren abangoardiaren ordezkari dena. Aurkezpenaren sarrerak 5 eurotan daude salgai esteka honetan.

EUSKAL MUSEOA

  • Soplo-arnasketak saiakerak - Etxea (martxoa osoan zehar).

MARIAREN BIHOTZA PLAZAKO AZTARNATEGIA

  • Soplo-arnasketak saiakerak - Hondamena (martxoa osoan zehar).

BILBAOARTE

Martxoak 15, 19:00etan.Zinemak BilbaoArten irekiko du astea Mario Monicelliren "Rufufú" filmarekin.

Martxoak 16 eta 17, 19:00etan. Astearteako proposamenak Desdoméstica I erakusketaren proiekzioa "Las Sobrantes; cartografía de Roma desde una perspectiva de género" eta "Subversiones Domésticas" dira, Estibaliz Sádabarena.

Martxoak 18 19:00etan. Zinemako programazioak martxan jarraitzen du BilbaoArten, Georges Franjúren "Los ojos del rostro" lanarekin.

Astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetako emanaldietarako sarrerak telefonoz eskatu behar dira 944 15 50 97 telefonoan. Informazio gehiago hemen.

Martxaren 15etik 18ra.Martxoaren 18ra arte, Estibaliz Sádaba Murguíak, 2020an BilbaoArten artista egoiliarretako bat izan zenak, "Desdoméstica" lana erakutsiko du Urazurrutia Aretoan.

ARRIAGA ANTZOKIA

Martxoak 18, 19:00etan. As One autoezagutzari eta zorionaren bilaketari buruzko pieza da, eta Hannahren ikuspegitik aurkezten zaigu. Hannah pertsona autokritikoa da, batzuetan bere baitara biltzen dena, dibertigarria, azkarra eta erantzunak behar dituena. Transgender da eta opera hau bere odisea da, gaztarotik helduarora bitartekoa. Giza historia unibertsal baten bidez, opera honek norberari leial izatearen garrantzia erakusten digu. Informazio gehiago esteka honetan.

Martxoak 20, 18:00etan; martxoak 21, 12:00etan eta 18:00etan. Estreinaldi absolutu hau 8 urtetik gorako ikusleentzat da. "El viaje de Ludi" musikan zeharreko bidaia da, pertsonaia bitxiekin. Obra honetan, irudimenak ez du mugarik, eta Beethoven hilezkorrak konposaturiko 20 lieder (abesti) bikain entzungo ditugu. Ludiren bidaia musika-antzerki proiektua publiko gaztearentzat eta familientzat da, antzerkiko mundu magikoa musikaren boterearekin uztartzen duena. Informazio gehiago esteka honetan.

6. BARRUTIA

ZABALGUNEKO ERAIKINA

  • Soplo-arnasketak saiakerak - Hiria (martxoa osoan zehar).

ABANDO-BARRAINKUAKO UDALTEGIA

  • Soplo-arnasketak saiakerak - Gorputza (martxoa osoan zehar).
  • Bilboko Zirkuitua (martxoak 18, 19:00etan).

Bilboko Zirkuitua ostegun 18rako proposamena Asuntos Propios konpainiaren "Piscolabis" da. "Piscolabis" 2020. urtean sortu zen. Stand up comedy formatu klasikoa, bakarrizketagile bi eta musikaria. Besterik ez, sinpletasuna eta gustu ona flasko txikian. Komedia puru eta gogorra, amarrurik gabekoa. Hitzordua doakoa da, baina emanaldiaren egun berean 688 603 737 telefonora deituta joateko gonbitetako bat erreserbatu beharko da.

AZKUNA ZENTROA

Martxoak 16, 19:00etan.Azkuna Zentroak, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroak, BideOtik saioaren seigarren saioa eskainiko du, eta Juan Palaciosen "Meseta" ikusi ahal izango da. Informazio gehiako esteka honetan.

Martxoak 17, 19:00etan.Hotsetan, musika esperimentalaren eta soinuekin erlazionatutako esperientzia programak martxoaren 17an jarraitzen du Eraeran, Jana Jan, EC eta Killerkumerekin, soinu esperimentalak lantzen duen tokiko testuingurua ikusarazteko.