BILBO. Urtero egin ohi duen moduan, Bilbok Loraldia Festibalaren edizio berria jasoko du. Loraldia Kultur Elkarteak antolatutako jaialdi honen zazpigarren edizioa ospatuko da aurten, eta 'Sormenari zor' lema izango du. Antolatzaileak edizio berri honen aurkezpen bideo bat egin dute, haren webgune eta Youtubeko kanalean ikusgai dagoena.

Bideoz hartu dute parte babesle diren erakundeen izenean, Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak; Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatuak; eta Juan Mari Aburto, Bilboko Alkateak.

Loraldia Festibalaren aldetik, Imanol Agirre, zuzendari artistikoak eta Amaia Ocerin, komunikazio arduradunak parte hartu dute. Hauekin batera, festibalean ekintzen bat burutuko duten zenbait artistek bideoak bidali dituzte baita ere.

Loraldia Festibaleko zazpigarren edizioak euskal kulturako zenbait erreferente izango ditu gogoan, hala nola: Xabier Lete, Joseba Sarrionandia eta Agustin Xaho.

Horrez gain, aurtengo edizioak ahotsa emango die sortzaile gazte askori, baita hainbat emakumeri ere: Idoia Azurmendi, Olatz Salvador, Ainhoa Urgoitia, Garazi Etxaburu€ Hori dena gutxi balitz, Gaztea sarietan arrakasta izugarria izan duen Zetak musika taldea datorkigu gurera, eta diziplina ugari uztartuko ditu Loraldiak: dantza eta bertsoa, txalaparta eta klakea€

Aurtengo edizioak, gainera, berritasun batzuk ditu: kabareta, rol jokoak, autogida€ Izan ere, Loraldia indarberritua dator garai aldrebes hauetan, eta sormenari eskainiko dio plaza.