BILBO. Datorren astelehenetik aurrera, martxoaren hasierarekin batera eta koronabirusaren pandemia dela eta bertan behera geratu behar izan eta gero, Bilbao Kirolak udal entitateak hasiera emango die berriro 6 eta 16 urte bitarteko adingabeentzat antolatutako kirol-ikastaroei.

Zerbitzua berriz ere martxan jarriko da, koronabirusaren aurreko prebentzio-neurriei buruzko Eusko Jaurlaritzaren 01/2021 Dekretua betez, eta koronabirusak eragindako kutsatzeen intzidentzia-tasa metatua Bilbon jaitsi ondoren, 100.000 biztanleko 500 pertsonatik.

Bilbao Kirolak udal entitatea harremanetan jarriko da iragan azaroaren 16an jarduerak bertan behera utzi beharra jasan zuten parte-hartzaileen gurasoekin, plaza gorde egin baitzaie harrezkeroztik, berretsi dezaten jarraitu nahi dutela.

Ikastaroren batean plazaren bat edo batzuk hutsik geratuz gero, abonatuek aukera izango dute plaza horietakoren bat lortzeko, otsailaren 24tik aurrera. Abonatu gabeek, ostera, otsailaren 26tik aurrera.

6 eta 16 urte bitarteko adingabeentzako ikastaroetan eta eskola-kiroleko jardueretan aldagelak erabiltzea debekatuta dago, eta jarduerak uretakoak badira bakarrik erabili ahal izango dira.

Maskara nahitaez erabili behar da jarduera guztietan, igerilekuetan izan ezik. Bilbao Kirolakek aldagelak ez erabiltzeko eskatzen die erabiltzaileei, guztiz ezinbestekoa ez bada, eta gogorarazi du instalazioak 21:00etan ixten jarraituko dutela, ordu hori baino beranduago amaitzen diren ikastaroak aldi baterako eteten jarraitzeko.

Araudi osoa zuzen-zuzenean ikusi nahi izatekotan, klika ezazu esteka honetan.