BILBO. Urtero bezala, hemen da Miguel de Unamuno saiakera sariketaren edizio berri bat. Aurten, Bilboko Udalak 1999tik antolatzen duen lehiaketa honen 22. edizioa egingo da.

Deialdi berri honen jatorrizkoak jasotzeko epea otsailaren 15ean, astelehena, hasiko da eta apirilaren 30ean, osteguna, itxiko da. 2021 honetan, berriro ere bi modalitate izango dira: gaztelaniazkoa eta euskarazkoa. Biek 6.000 euroko saria izango dute eta saritutako lanak argitaratuko dira.

Partaidetza, euren lana Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten duten edozein nazionalitatetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabeak eta aurretiaz saririk jaso gabeak izango dira eta 100 folioko luzera izango dute gutxienez (DIN A-4 formatuan normalizatuta, Times New Roman letra mota edo baliokidea, 12 letra tamaina), 1,5 espaziotan idatzita.

Miguel de Unamuno Saiakera Sariketaren XXII. edizioan parte hartzen duten saiakeragileek beren lanak formatu digitalean bidali beharko dituzte Udalaren web orriaren bidez, euskaraz eta gaztelaniaz helbideetan. Bi web orrialde horietan kontsultatu ahal izango dira bai oinarri osoak bai izena emateko formularioa.

XXI. EDIZIOA

2020ean, gaztelaniazko modalitatean, Francisco Torralbaren 'El hermano del hijo pródigo. Del resentimiento a la reconciliación' lanarentzat izan zen. Irati Jiménez Uriarte izan zen euskarazko modalitateko irabazlea 'Erabakiak eta esanahiak hautuak eta sinboloak. Idazketa kontzientea eta inkontzeintea Harkaitz Canoren Neguko Zirkuan' lanagatik