BILBO. Zabalik dago jada antzerki-testu bat analizatzen ikasteko BilbaoEszenak eskainitako interpretazio-tailerrean izena emateko epea. Bilboko Udaleko Baliabide Eszenikoen Zentroak antolatutako ikastaro hau arte eszenikoetako profesionalentzat zein amateurrentzat bideratuta dago. Interesatuek izena eman ahal izango dute martxoaren 2ra arte bilbaoeszena@bilbao.eus helbide elektronikoan.

Guztira 10 pertsonak hartuko dute parte. 20 ordu iraungo du eta astelehenetan egingo da, 18:30etik 21:00etara, martxoaren 8tik maiatzaren 3ra, sei saio on line eta bi presentzial eginez. Prezioa 75 euro eta 60 euro izango da BilbaoEszena, ADDE, EAB eta Artekaleko bazkideentzat.

Tailer honetan, testuaren azterketatik abiatuko da, Edward Albee-ren "Nor da Virginia Woolfen beldur?" lana oinarri hartuta. Antigonaren monologo eta elkarrizketetatik abiatuta, hitz artistikoaren helburuak aztertu, arakatu eta analizatuko dira, eta eszenan pentsatzen ikasiko da. Testuaren analisia, inprobisazioa eta antzerki-jokoa izango dira hiru lan-ardatzak. Beraien bitartez, parte-hartzaileak testuarekin, gorputzaren eta ahotsaren jardunarekin, pertsonaiarekin, taldearekin eta publikoarekin konektatuko dira.

Lan saio bakoitza 4 fasetan banatuko da: teoria, testuaren analisia, inprobisazioa, eta analizatu edo inprobisatu denarekin testura itzultzea. Saio presentzialetan, ikasitakoa praktikan jarri ez ezik, organikotasuna eta ekintza fisikoa, lan espaziala eta beste pertsonaiekiko erabateko erlazioa landuko dira.

Tailerrak helburu hauek ditu: Testuan organikotasuna, bizia eta egia aurkitzea; obraren eta pertsonaiaren zentzua ateratzea; nork bere buruarekiko kontaktua sortzea, pertsonaiaren inguruabarren bitartez; hitzaren jaiotza aurkitzea, pentsamendutik eta bultzadatik; aktorea-pertsonaia-autorea lotura aurkitzea; monologoa eta elkarrizketa eraikitzeko teknikak eta arauak barneratzea; testutik abiatuta inprobisatzen ikastea.

Tailerra Bea Insak emango du. Antzerki munduan dabil profesionalki. Arte Dramatikoa Maskararekin diploma atera zuen Valentziako Eskola Antzerkian, eta gero ikasten jarraitu zuen: Odin Teatret (Danimarka), Centro di Ricerca Teatrale de Milano, Andrés Limarekin, Claudio Tolcahirekin, Alu Salonemekin, Ahotsa Linda Wise eta Enrique Pardorekin (Roy Hart teknika), Bertsoa Karmele Aranbururekin, Mugimendua eta biomekanika Roberto Romeirekin, eta abar. Hamar urtean, bere ibilbide profesionalaz landa, Ship of Fools antzerki-laborategi ibiltarian jardun du. Bere ikuskizunekin bidaiatu du Espainian, Frantzian, Holandan, Alemanian, Polonian, Argentinan, Mexikon, Andorran, Italian, Grezian eta Latinoamerikako hainbat herrialdetan zehar. "Hipólito. Revisión contemporánea sobre Fedra" antzezlanarekin, Antonio Morcillo Lópezek zuzendua, interpretaziorik onenaren saria jaso zuen CENIT 2012an (Sevilla).

Irakasle gisa, "Entrenamiento actoral" ikastaroa eman du EHUko antzerki-aretoan (Donostian), Maite Aguirrerekin batera. Gaur egun "Dinámica del texto" TAEn, "Creación Escénica" Kabia Teatron eta "Voz a partir del trabajo físico" BAIn ematen ditu