BILBO. Martxoaren 15etik 19ra bitartean egingo den Zeharkaldia-Zirkuko Pirinioak proiektuaren Bitartekaritza-lagorategian parte hartuko duten 20 artistak aukeratu ditu Bilboko Udalak.

Ekimen horien artean, mugaz gaindiko zortzi bazkide horiek martxorako hirian antolatuko duten Bitartekaritza-Laborategia dago, deialdi ireki bidez erabaki da bertan parte hartuko dutena. Deialdira Pirinioetako bi aldeetako 27 proposamen aurkeztu dira, Toulouseko, Haute Garoneko, Gironako, Bartzelonako, Zaragozako edo Bilboko konpainia edo artisten proposamenekin.

Aditu-taldearen arabera, 20 hautatu dira, arte-diziplinen eta lurraldeen aniztasunaz gain, lurraldearekin konektatzeko gaitasuna, kolektiboekin konektatzeko edo beste testuinguru batzuetara egokitzeko proiektuetan aurretik izandako esperientzia eta aurkeztutako proiektuen kalitatea kontuan hartuta.

Aukeratutako artistek Bilboko hiru talderekin lan egingo dute martxoaren 15etik 19ra: Bilboko Korala Elkartearen Gazte Koralarekin; NEVIPEN Ijitoen gutxiengo etnikoa sustatzeko eta gizarte komunean parte hartzeko elkartearekin; eta ADEMBI - Esklerosi Anizkoitza pairatzen duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko elkartearekin. Lana Rekalde Aretoko erakusketa gunean garatuko da.

Aipatzekoa da euskal konpainiek zuzendutako bi proiektu daudela, Hortzmuga Teatroa edo Cía La Pez, adibidez, eta baita parte hartuko duten beste 6 euskal artista ere, hala nola Mikel Pikaza, Saioa Iribarren, Amaia Vicente, Endika Salazar, Aratxo Angulo edo Gloria Péon.

ZEHARKALDIA - ZIRKUKO PIRINIOAK

Zeharkaldia - Zirkuko Pirinioak lankidetza-proiektu bat da. Europar Batasunak finantzatzen du % 65ean FEDER Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren bidez eta Interreg V-A España-Francia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020).

Ekimena zirkuko arteetarako mugaz gaindiko lankidetza ekimenaren barruan kokatzen da eta zortzi bazkidek osatzen dute, Pirinioetako alde bietako entitate publiko eta pribatuak. Bazkideen artean daude unibertsitateak (Tolosako Jean Jaurés), entseatzeko eta sortzeko lekuak eta fabrikak (adibidez, La Grainerie, Central del Circ), hedapenerako espazioak, eta alor publikoko entitateak, adibidez Bilboko Udala, urtero Bilboko Kalealdia kaleko arteen nazioarteko jaialdia eta Zirkualde zirku-jaialdia antolatzen dituena, besteak beste.