BILBO. Ostalaritzaren sektorea koronabirusaren pandemiak eragindako krisialdiaren kalteak gehien pairatu dituen sektoreetariko bat da, dudarik gabe. Hori dela eta, Bilboko Udalak 3,3 milioi euroko aurrekontua bideratuko du ezohiko dirulaguntzak emateko. Bada, datorren astean hasiko dira dirulaguntza horiek ordaintzen, gutxienez lehen 20 eskaerak.

Laguntzak aurkezteko epea ireki zenetik, abenduaren 23tik, 1.254 eskaera jaso dira. Gogoratu behar da epea datorren urtarrilaren 31ra arte luzatuko dela, eta laguntzak Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez izapidetzen dira, honako webgune honetan sartuta.

Zenbateko hori gehitu behar zaie, ezohiko neurri gisa, Bilbao Aurrera 2020 Planeko 15 milioi euroei; plan hori, jakina denez, urian pandemiak eragindako ondorioei aurre egiteko talka-programa da.

OSTALARITZAKO LAGUNTZA ZUZENAK ESKURATZEA ETA ZENBATEKOA

Zehazki, jatetxeen arloko establezimenduek (jatetxe, taberna, kafetegi eta antzeko establezimenduak, beren jarduera establezimendu finko eta jende guztiari irekietan gauzatzen badute, eta lokalean bertan kontsumitzeko janariak eta edariak eskaintzen jarduten badira ohikotasunez eta profesional moduan), eta baita ere ostatatzeek eta catering enpresek. Diskotekak eta dantzalekuak ere sartu dira onuradun izan daitezkeenen artean. Ez dira sartu, ordea, turismo erabilerako etxeak eta janariak eta edariak etxez etxe banatzen jarduten diren enpresak.

Emango den zenbatekoa establezimenduan lan egiten duten pertsonen arabera da:

  • 1-3 langile bitartean dauzkaten establezimenduak: 1.000 euro.
  • 4-10 langile artean dauzkaten establezimenduak: 1.250 euro.
  • 10 langile baino gehiago dauzkaten establezimenduak: 1.500 euro.

Bilbon establezimendu bat baino gehiago edukiz gero, lokal bakoitzerako laguntza bat eskatu ahal izango da. Horrez gain, laguntzok bateragarriak izango dira beste administrazio publiko batzuek eta/edo entitate pribatu batzuek ematen dituztenekin.