BILBO. Hastear dagoen 2021. urterako Bilboko Udalaren dirulaguntzen udal programa 3.242.523 eurokoa izango da.
Laguntza ekonomiko horiek jaso ahal izango dituzte gizartearentzat mesedegarri diren proiektuak garatzeko interesa duten entitateek, Udalaren jardueraren osagarri izaten baitira proiektuok, eta Udalaren sail batzuek eta besteek beren jardun-eremuetan aurreikusitako helburuak lortzeko lagungarri: Partaidetza eta Barrutiak, Kultura, Euskara, Hezkuntza, Immigrazioa eta Kulturartekotasuna, Jaiak, Berdintasuna eta genero-indarkeriarekin amaitzeko arloa, Gazteria, Ingurumena, Osasuna eta Kontsumoa, eta Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak.
Dirulaguntzen udal programa hau osagarri garrantzitsua da Udaleko sailek irabazi asmorik gabeko erakundeen bitartez abiarazten dituzten jardueretarako.
Dirulaguntzetarako eskariak aurkezteko epea 2021eko urtarrilaren 5etik 2021eko otsailaren 17ra egongo da zabalik, biak barne. Dirulaguntzen eskariak hemen aurkeztu ditzakete entitateek:
Zalantzarik izanez gero, deitu 010 / 944.010.010 telefonora, 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik igandera. Gainera, online tutorial bat dago Bilboko Udalaren web-orrian, eskaerak nola egin ulertzeko.
Udalaren web-orri berean, entitateek euren jarduketa-eremuaren arabera parte hartu dezaketen deialdiak kontsultatu ditzakete, eta euren eskaera zein egoeratan dagoen begiratu ahal dute, bai 2021ekoa bai aurreko deialdietakoak (2007tik aurrera, barne).
Inprimakiak errazago bete eta oinarriak eta beste agiri batzuk hobeto ulertu ahal izateko, agiri batzuk irakurketa errazeko formatuan daude eskuragarri.
2021EKO DIRULAGUNTZAK, EREMUKA
2021eko deialdi honetarako, guztira 3.242.523 euro bideratu ditu Bilboko Udalak dirulaguntzetan, 11 esparru eta 24 laguntza-ildotan banatuta, honela:
Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak
2.436.223 euro, honela banatuta:
Kultura
Guztira 129.200 euroko dirulaguntza emango da, kultura-jarduerak sustatzeko.
Hezkuntza
158.300 euro bideratuko dira, hauetarako:
Euskara
Euskararen erabilerarako dirulaguntzak 160.000 eurora iritsiko dira, kontzeptu hauetan banatuta:
Jaiak
48.000 euro, oso-osorik auzoetako jaietarako.
Immigrazioa
35.000 euro, programa hauetarako:
Gazteria
50.000 euroko laguntza emango da, honela banatuta:
Ingurumena
50.000 euroko laguntza emango da, honela banatuta:
Berdintasuna eta genero-indarkeriarekin amaitzeko arloa
74.000 euro, honela banatuta:
Partaidetza eta Barrutiak
Aurrekontua 20.800 eurokoa da. Zenbateko hori Herritarren Partaidetzako Erakundeen Udal Erroldan izena emanda duten auzo-elkarteen garapenean laguntzeko, elkarte horien jarduteko eremua auzoa edo barrutia denean, eta herritarren partaidetza bultzatzeko izango da.
Osasuna eta Kontsumoa
81.000 euro, honela banatuta:
Lo último |