BILBO. Aurten koronabirusaren pandemiak eragindako egoera kontuan izan arren, Gabonetan jende ugari biltzen da Bilboko kaleetan. Hori dela eta, Bilboko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak operatibo berezi eta bateratu bat jarriko dute martxan, zaintza estuagoa ezartzeko ostalaritza eta merkataritza guneetan. Operatiboa merkealdiak pasa arte luzatuko da.

Kontuan izanik ebasketak izaten direla Udaltzaingoak nahiz Ertzaintzak Bilbon erregistratzen dituzten delituen % 77, kidego batek zein besteak elkarrekin lan egiten dute urte osoan zehar delitu horien inpaktua gutxitzearren. Polizien arteko lan eta koordinazio hau areagotu egiten da urteko une jakin batzuetan, hala nola Aste Nagusian edo abenduan eta urtarrilean.

2020an, egoera sanitarioaren ondorioz, ez dira egingo ohiko ekitaldi jendetsuak (Santo Tomas, Olentzeroren Kalejira, Erregeenetako Kabalgata...) Alabaina, beste jarduera batzuk ez dira bertan behera utziko, eta zalantzarik ez, jende asko metatuko da, hala nola ohiko merkataritza eta ostalaritza guneetan, bai Gabonetan, bai merkealdietan.

Hori dela eta, poliza prestamen elkarrekiko hau datorren urtarrilaren 16ra arte egongo da indarrean, eta beraren bitartez, zainketa bereziak egingo dira koronabirusaren hedatzea kontrolatzeko neurri sanitarioen inguruan.

Neurri horien atzenengo eguneratzeak ekarri du ostalaritzako tegiak (barneak nahiz terrazak) ireki ahal izatea, ordutegi berezietan itxi beharra, mugikortasuna murriztea eta elkarren artean tartea utzi beharra, maskara erabili beharra, gehienez sartu ahal diren jende kopuruak jagotea eta bide publikoan egiten den alkohola kontsumoa jagotea. Kontu horiek zainduko dituzte udaltzainek eta ertzainek, krisi sanitarioa hasi denetik gertatu den moduan. Kontuan izanik, gainera, araudia etengabe ari dela aldatzen pandemiaren bilakaerari berari erantzuteko, eta, beraz, prestamen berezi horien helburuak eta jarrerak eurak ere egokitu egin direla eta egokitu egingo direla egoeraren arabera.

BATERAKO OPERATIBOA

Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren Gabonetarako eta Merkealdietarako Prebentzio Plana 2015ean jarri zen abian lehen aldiz, eta, harrezkeroztik, bi poliziek urtero-urtero berritu izan dute, eta oso emaitza onak izan ditu, bere azken xedea erdietsiz, alegia, Bilbon ebasketen eta lapurreta kasuak ez daitezela horrenbeste gehitu edo bederen eustea.

Plana abian jarrita eragotzi nahi diren delituzko egitateak hauek dira:

  • Arreta galtzen deneko lapurretak, hala nola indarrez tira eginez eta ukipen fisikoz egiten diren ebasketak, batzuetan indarkeria erabiliz egiten den lapurreta ere bihur daitezkeenak.
  • Kalean engainuz egiten diren ebasketak (elkartasun besarkadak).
  • Indarkeria erabiliz edo berbaz beldurra eraginez egiten diren lapurretak, arruntean taldeek eragiten dituztenak, eta baita ere armak edo gauza arriskutsuak erabiliz beldurra eraginez egiten diren lapurretak.
  • Ibilgailuen barruan agerian utzitako gauzak lapurtzea edo merkataritzako ibilgailuetatik salgaiak lapurtzea banaketan ari direlarik.
  • Saltegietan bildutako dirua ebastea, enplegatuak une batez alde eginda daudela baliatuz.

Gainera, udaltzainek zaindu egingo dute, eta, hala balegokio, zehapenak ezarriko dituzte, indarrean dauden arau sanitarioak urratu ez daitezen, dela kalean, dela saltegietan eta ostalaritzan.

Prestamena udalerriko merkataritza eta ostalaritza gune nagusietan ezarriko da (Abando, Indautxu eta Zazpi Kaleak, nagusiki), asteko egun guztietan, txandaka. Patruila uniformatuek eta kalez jantzitakoek parte hartuko dute, oinez eta ibilgailuetan.

Gainera, plan hau Bilbao Dendak elkarteari jakinarazi zitzaion eta berarekin adostu da, merkatarien euren beharrizanak kontuan hartzeagatik eta aholku eskaintzeagatik, jakin dezaten delitu hauek nola eragotzi eta gertatuz gero nola jokatu.

Nolanahi ere, hala Udaltzaingoak nola Ertzaintzak dei egiten diete herritarrei konturik handienarekin ibil daitezen jendetza handia pilatzen den dendetan eta kaleetan. Gainera, gomendatzen dute arretaz zaintzeko nork bere gauzak, zorroa edo bizkar-zorroa ondo itxita eroatea, eta ez fidatzea era susmagarrien hurreratzen zaizkigunez; guztia, lapurretak eta ebasketak saihestearren.

Susmoren bat izanez gero edo gorabeheraren bat ikusiz gero, aholkatzen da 112ra deitzea, Ertzaintzari deitzeko, edo 092ra, Bilboko Udaltzaingoari deitzeko.