BILBO. Datorren astelehenean, abenduak 29, Belako taldeko kide diren Cris eta Josu Ximunek kontzertu akustiko berezia eskainiko dute Bidebarrieta Kultugruneko liburutegian, taldearen errepertorioari errepasoa eginez.

Belako taldeak eszenatokia Portishead Two Door Cinema Club, Placebo, Nick Cave, Elvis Costello, The XX, Liam Gallagherekin partekatu du eta dena irabazi dute: RNEren El Ojo Crítico, Rolling Stone Saria Errebelazio Taldeari, Iberian Music Awards Saria penintsularen urteko zuzen onenari edo Musika Independentearen Saria urteko artista onenari, urteko zuzen onenari eta bideoklip onenari. Musika Kritikarien Elkartearen Ruido Sariaetarako eta MTV Sarietarako ere izendatu diete.

Azken diska, 'Plastic Drama', nazioarteko rock-talde independente gisa finkatu die. Urteko albumetako bat izendatu dute NME, The Line Of Best Fit edo El Universal-en. Eta, horrek, Reading eta Leeds 2020 jaialdi mitikoaren main stagean jotzeko aukera eman die. Belako izan da hori lortu duen estatuko lehen taldea.

Sarrerek 5 euroko prezioa dute eta dagoeneko salgai daude helbide honetan.

Bidebarrieta Kulturgunea kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako Liburutegiaren barruan, eta kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.

#BILBOGABONAK

Proposamen berezi hau #BilbaoGabonak ekimenaren parte da. Aisiarako eta kulturarako udal-ekimena da, eta asteak daramatza herritar guztientzako eta gustu guztietarako kalitatezko proposamenez betetzen.

#BilbaoGabonak saioaren programazio osoa osasun-agintariek unean-unean ezarritako segurtasun-protokolo guztiei jarraiki egiten da, eta zorrotz betetzen ditu kultura- eta jai-ekitaldiei buruzko gomendioak, osasun publikoa bermatzeko beharrezko mugak eta eremu publikoan aire zabaleko jarduerak zein jende askorentzako ekitaldiak egiteko edukierak.