BILBO. Bihar, abenduak 18, Bilboko udal txistulari Bandak eta Bilbao Musikako Ahotsak Abesbatzak Gabonetako kontzertua eskainiko dute Euskal Museoko eszenatokian.

Aurten, Garikoitz Mendizabal, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier Garcia Euskal Museoko eszenatokiko azkeneko kontzertua eskainiko dute. Eta urteari amaiera borobila emateko, Gabonetako kontzertu bitan zatituta egongo da: banda tradizionala eta abesbatza. Izan ere, eszenatokia topera egongo da. Bandak aurten Miren Bernaolak zuzendutako Bilbao Musikako Ahotsak abesbatzarekin eta Gorka Aginagarekin (pianoan) batera esango baitio agur urteari.

Kontzertua Bilboko udal txistulari Bandarekin hasiko da. Garikoitz Mendizabalen zuzendaritzapean honakoak entzungo dira: "Eguberriko diana" eta "Gaur da nere kristauak" soinu herrikoia (Joxe Mari Altunaren moldaketekin), Aita Hilario Olazaranen "Eguberria", Jose Inazio Ansorenaren "Gabonetako sonatatxoa", Jean-Baptiste Vallièreren "Tambourino" eta Marin Maraisen "Suite". Lehenengo zati honen ondoren, Ahotsak abesbatzak jardungo du. Miren Bernaolaren zuzendaritzapean eta Gorka Aginaga pianoan, ikus-entzuleek honako gabonetako lanez gozatzeko aukera izango dute, besteak beste: "Urrundik", "Jubilate Deo", "Edurra teilatuan", "Din Dan don", "Hator hator" eta "Olentzero".

Jarduna 19:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da eta emanaldiaz gozatu nahi dutenek aldez aurretik hartu beharko dute gonbidapena Euskal Museoaren webgunean.

  • Abenduaren 22an, kontzertua Enkarnazio elizan

Aipatzekoa da ere, Gabonak direla eta, abenduaren 22an txistulariek eta Bilbao Musikako "Ahotsak" Abesbatzak, Gorka Aginaga piano-jolearekin batera, beste kontzertu bat eskainiko dutela Enkarnazio elizan, 19:00etan. Ekitaldian, gainera, narratzaile berezi bat ere bat izango da, programaren ardatz nagusi gisa, Toti Martínez de Lezea, hain zuzen ere. Okasio honetan, Marin Maraisen "Suite (Minuet eta Rondeau)", Josu Elberdinen "Belenen trakatan" eta "Jubilate Deo", Juan Karlos Irizaren "Urrundik", Xabier Sarasolaren "Gau ilunak ez badu", Jerry Estesen "Three contemporary latin settings", J.I. Ansorenaren "Gabonetako sonatatxoa", "Mariaren semea", J. Pierponten "Din Dan don" eta "Edurra teilatuan", "Hator hator" y "Olentzero" herrikoiak entzun ahal izango dira.

  • 2021ean, Euskalduna Jauregira.

Euskal Museoan eskainitako 2020. urteko kontzertuak bukaturik, Bilboko udal txistulari banda ohiko eszenatokira bueltatuko da, Euskalduna Jauregia, zeinetan beste bost kontzertu eskainiko dituen. Sarrerak, 2 euro kostatuko dira eta zenbakituak izango dira. Hauek Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank-en zerbitzu anitzeko kutxazainetan erosi ahal izango dira.

2021eko lehenengo hitzordu musikala urtarrilaren 7an izango da. Oraingo honetan, bandaren laguntzarekin "Arineketan" aurkeztuko da, Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikarien proiektu bateratua. Umorez, tradizioa eraberritzeko asmotan eta sorkuntza propioak gehituz duela 200 urte jasotako euskal doinu eta erritmoak oinarri hartu eta gaur egunera ekarri dituzte.

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA

Gaur egun hauek dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak: Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García. Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina.

Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte.

Bandak baditu zazpi disko eta DVD bat kaleratuak: "Bilboko Udal Txistu Banda" (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin "Harizko Txistua"(2006); "Hala ere" (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; "Bihurrikeritan" (2008) txistularien errepertorio birtuosoa biltzen zuena; "Kantari Gabonetan" (2010) Leioako Kantika Koralarekin; "Plazan" (2014) erromerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; Xabier Zabalarekin "Gogoeta" eta azkena, "X Urte, hamaika lagun" (2015) DVDa euren hamargarren urteurrena ospatzeko.

BILBAO MUSIKAKO AHOTSAK ABESBATZA

Bilbao Musikako Ahotsak Abesbatza 2004an jarri zen martxan, Bilboko Musika Eskolaren barnean, Pedro de Diegoren zuzendaritzapean eta ikasle talde batek helduen abesbatz gisa eratua. Talde-koru bezala irmotuz joango da, egun Miren Bernaolaren eskutik. Orain, 70 koralistak osatzen du taldea.

Bere jardueren artean, Galdakao, Sestao, Amurrioko "Hasperen", Amorebieta-Etxanoko "Alaiak", Portugaleteko "Salazar", Santurtziko "Maitia" eta Bilboko "Sanfran Korue" abesbatzeekin topaketak ditugu, besteak beste. Bilboko udal musika Bandarekin aritu zen lanean, José R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean, Sorozabalen "Gernika" obran; baita, udalaren txistulari Bandarekin, 2018ko Gabonetako Kontzertuan. 2019an, Azkuna Zentroan Cine invisible Nazioarteko Jaialdiaren amaierako jaialdian parte hartu zuen. Bestalde, ikasturte akademiko desberdinetan zehar, Bilbao Musikak Campos Elíseos Antzokian antolatzen dituen kontzertuetan parte hartzen du. Bere koru-formakuntzari jarraiki, Nuria Orbea abeslari liriko eta kantu irakasleak emandako Koruentzako Ahots-teknika tailerrak antolatu ditu.