BILBO. Bilboko Udalak aurkeztu egin du #BilbaoGabonak ekimenaren barruan antolatutako egitaraua. 29 hitzorduk osatuko dute ekimen berezi honen egitaraua. Ekitaldiak uriko barruti guztietan gauzatuko dira, eta datorren astetik aurrera egingo dira.

1.BARRUTIA -DEUSTU

SAN INAZIOKO SAN IGNACIO DE LOYOLAREN ELIZA

  • Abenduak 17, osteguna de 18:00etan.

Argazkineta proiektuak furgoneta bat jarri zuen zirkulazioan urrian, San Inazio, Elorrieta, Sarriko eta Ibarrekolanda kaleetan barrena, kartelak, bonoak, postalak, prentsa-ebakinak, aldizkariak, panfletoak, mapak, bideoak eta idatzizko dokumentuak bilduz eta digitalizatuz. Orain, emaitzak auzokideekin partekatzeko unea iritsi da, show dibertigarri, parte-hartzaile eta atsegin batean. Joan den urrian Argazkinetara hurbildu zirenek helarazitako argazkiak, oroitzapenak eta bizipenak proiektatuko dira.

DEUSTUKO UDALTEGIA

  • Abenduak 18, ostirala de 18:00etan.

Deustuko udaltegiak 'Gabonetako Gutunak' antzezlana hartuko du.

2. BARRUTIA - URIBARRI

UDALETXEKO ARGIAK

Urtarrilaren 6ra arte, domekatik eguenera, 18:00etatik 22:00etara, eta 23:00etara arte ere bai barikuetan, zapatuetan eta jai bezperetan. Bilboko Udaletxe inguruak Gabonetako posta txarteletako irudi bihurtuko dira, sare sozialetara jaso nahi izanez gero. Udalaren eraikin nagusiaren inguruak argazki eta posta-txarteletarako irudi ezin hobea eskainiko du. Udaletxearen aurrealdeak argiztapen berria izango du aurten, eta bere inguruan, 14 metroko zuhaitza, Gabonetako bola itzel bat eta Bilboren ezaugarri den baldosa berri bat ere. Handik gertu, Areatzako baso magikoa egongo da kokatuta, ehun urte baino gehiagoko 120 zuhaitzekin, urre kolorez jantziko direlarik, girlanda eta errezel eiteko ehunka led argiz argiztaturik. Halaber, balea urrekara handia ere ipini da, sei metro garai eta hamabi metro luze eta hiru metro zabal dena, Areatzako aterpeetan.

CASTAÑOS UDALTEGIA

  • Abenduak 15, asteartea 18:00etan.

Monda Lironda Pailazoak 'Baietz Lortu' konpartituko duten hitzordura bertaratzen den jendeari gozamena emateko arduradunak izango dira. Monda eta Lironda geratu dira bidaia berezia egin ondoren. Elkartzerakoan gauza asko dago Mondarentzat, baina Lirondarentzat berriz... ezer ere ez! Publikoaren laguntzaz Mondak bere lagunak espero ez duen zerbait egiten saiatuko da, baina lortuko du?

  • Abenduak 17, osteguna, 18:00etan.

Alabazaneko Bego 'Gabonetako abenturak' filmarekin iritsiko da Castañosera. Gabon-gaua mila gauza magiko gertatzen diren gau oso berezia da. Orduan hasten diren abenturak magiko eta bereziak izaten dira. Gau honetan mamuek ez dute beldurrik ematen, sorginak ez dira txarrak eta inork ez daki non ezkutatzen diren herensugeak. Denek lo egiten duten ordu hauetan zatoz inoiz amestu ez dituzun sekretuak aurkitzera; beno, egia esan,den den denak ez dira lotan egongo.

DEUSTUKO UDALTEGIA

  • Abenduak 18, ostirala de 18:00etan.

Deustuko udaltegiak 'Gabonetako Gutunak' antzezlana hartuko du.

3. BARRUTIA OTXARKOAGA - TXURDINAGA

OTXARKOAGAKO UDALTEGIA

  • Abenduak 14, astelehena, 18:00etan.

#BilbaoAurrera Planaren barruan, eta tokiko kultur eragileei laguntzeko asmoz, Bilboko Udalak 'Gabonetako Gutunak' antzerki proiektua diruz lagundu du.

  • Abenduak 17, osteguna, 19:00etan.

Asko Etxebarriak 'La Pulga' eta Miren Amurizak aurkeztuko dute 'Gorria'. Bertsolari baten eta bailaora baten arteko elkarrizketa prozesu baten emaitza da Gorria, esperimentazio gune bat; elementu estilistiko eta tematikoak trukatuta, estetika propio bat sortzeko saiakera (testuetan eta koreografietan bezainbat, jantzietan, musikan edota eszenografian erakutsi nahi genukeena). Ez dugu ezer berririk asmatu, bai zerbait oso geurea; intimista, intuitiboa, erraietakoa... Gorria.

  • Abenduak 18, ostirala, 19:00etan.

Musikaz Los Chimberos arduratuko dira. Bere errepertorioa bilbainadek, hainbat eskualdetako habanerek eta folkloreak osatzen dute, taberna eta antzokietako kantak, euskal kantak eta, oro har, herri-musika ahanzturatik berreskuratuz.

  • Abenduak 19, larunbata, 19:00etan.

Zanguangok 'Aquí va a pasar algo' antzezlana aurkeztuko du. Bi pertsonaiaren ikuskizun komiko-poetikoa, une bakoitzean berrasmatzera behartuak, irudimenezko ariketa batean eta jolasa beren bizitzaren ardatz gisa aldarrikatuz. Publikoaren Sari Berezia eta Aktore Onena, Txubio Fernándezentzat, Vitigudino 2012 Antzerki Lehiaketan.

4. BARRUTIA BEGOÑA

BEGOÑA UDALTEGIA

  • Abenduak 16, asteazkena, 19:00etan.

Maite Guevara Begoñara etorriko da bere antzezlana '¡Ahora!-rekin. Martina hemen dago. Eta prest dago. Beharbada, hauxe da unea gogoeta egiteko zenbait gauzaren gainean, eta etorri beharrekoa etor dadila, ORAINTXE!

SANTUTXUKO UDALTEGIA

  • Abenduak 17, osteguna, 18:00etan.

6 urtetik gorakoek hitzordua dute Dramagiarekin eta bere ikuskizunarekin 'Mister Blancoren misterioak', magia-ikuskizuna, zentzumenen bidez (ikusmena, entzumena, ukimena...) emozioa sortzeko sketchez osatua, irudimenera iritsi arte, umorea ahaztu gabe.

5. BARRUTIA - IBAIONDO

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA

  • Abenduak 14, astelehena, 19:00etan.

Juan Ignacio Pérezek bereliburua 'Animales ejemplares' aurkeztuko du. Liburu honetan, kapitulu bakoitzak animalien funtzionamenduaren alderdiren bat erakusten du. Nola moldatzen diren ur- eta gatz-balantze orekatuari eusteko; zer material organiko erabil daitezkeen elikagai; zer mekanismo erabili dituzten espezie askok ia oxigenorik ez duten lekuetara joateko, beste bitxikeria askoren artean. "Animales ejemplares" liburuaren bidez, autoreak lagundu egiten du irakurleek jakin dezaten izaki irrazionaltzat hartutakoek gaitasun kognitiboak dituztela, eta gaitasun horiek duela gutxi ezin genituela ezta susmatu ere egin.

  • Abenduak 15, asteartea, 19:00etan.

Joanes Urkixo, Katixa Agirre eta Goizalde Landabaso autoreek abenduaren 15ean, asteartean, izango den 'Euskal literaturaren generoak' izeneko topaketan parte hartuko dute. Topaketa Eztabaidak literaturarekin XXI. mendean programaren barruan dago. Hitzordu horretan, zenbait galderari erantzungo zaie, hala nola zer eragin izango duen pandemiak literaturan; ohikoa bada, idazteko orduan, historia buruan dutela, autoreek argi izatea zer genero izango duen beren lanak; nola aldatu duen emakumearen rola literaturan, edo uste duten bide luzea dagoela egiteko gaur egungo gizartearen sexu-aniztasunari literaturan presentzia handiagoa emateko, beste gauza askoren artean.

  • Abenduak 16, asteazkena, 19:00etan.

Félix G. Modroño Bidebarrietako Ekitaldi Aretoan izango da, 'La ciudad del alma dormida' eleberria aurkezteko.Eleberri honetan, Ignacio Irenerekin lehen begiratuan maitemintzen denean, gazte liburu-saltzaile ilegorri batek ez zuen susmatzen bere sentimenduek lehertzear dagoen gerra zibilarekin batera bizi beharko zutenik. Bizirauteko borrokatzen den hiri batean, Ignaciok bere egunkarirako krimen-bolada bortitzari buruz berri eman behar duen bitartean, Irenek inoiz baino gehiago gehituko du Gernika, Bilbo setatu batetik. Gerrak larrituta, baina maitasunak babestuta, gizakiak prestatuta ez dauden egoerei egin beharko diete aurre.

  • Abenduak 18, ostirala, 19:00etan.

Jabier Muguruzak eta Bernardo Atxagak Bidebarrieta Kulturgunean 'Geltokia Izarretara' diskoa aurkeztuko dute, 80ko eta 90eko hamarkadetako euskal kanten zehar ibiltzen duen diskoliburua. Diskoliburua Bernardo Atxaga, 2019. urtean Letretako Sari Nazionala lortu zuena, berariaz horretarako idatzitako testuak ere biltzen ditu. Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian egingo den ekitaldian ere parte hartu du autoreak. Jabier Muguruzak eta Bernardo Atxagak ostiralean, hilak 18, emango duten kontzerturako sarrerak 5 euro balio dute, eta dagoeneko salgai daude helbide honetan. Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi-aretoko ateak 18:00etan irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitu ahal izateko.

14, 15 eta 16ko hitzorduetarako, webgune honen bidez ere streaming bidez jarraitu ahal izango baitira, ezinbestekoa da dagoeneko eskura dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.

BILBAOARTE

  • Abenduak 14, astelehena, eta abenduak 18, ostirala, 19:00etan.

'Los 88 años de Truffaut' zinema zikloa bere hitzordura iristen da 'Vivamente el domingo' proiekzioarekin. Informazio gehiago hemen.

  • Abenduaren 14tik 18ra, 17:30ean 20:30ra.

BilbaoArte bere ate zabalik jarduerak egingo ditu, eta, bertan, artista bekadunen garatutako lanekin erakusketa kolektiboa ikusi ahal izango da. Leku-kopurua mugatua denez, 944155097 zenbakiaren bidez erreserbatu beharko da sarrera.

  • Abenduaren 16, 17 eta 18 16.

Apirilaren 16an (asteazkena), 17an (osteguna) eta 18an (ostirala), 'Cosas que un artista debería saber para sobrevivir en el mundo del arte contemporáneo' mintegia egingo da. Matrikulatu beharra dago. Informazio gehiago, ikastetxearen webgunean. Info gehiago zentroaren webgunean.

  • Abenduak 17, osteguna 19:15ean.

BilbaoArtek 'Che Fare? ¿Qué hace?' María Gracia de Pedrorekin.

SAN FRANTZISKO UDALTEGIA

  • Abenduak 17,osteguna, 18:00etan.

'Gabonetako Gutunak' 7, barrutira helduko da guztiok gozatzeko.

  • Abenduak 18, ostirala, 18:00etan.

Zirkodomok eta Cía Trotamundos-ek 'Neguko zirkoa' proposatzen dute, gabonetako ikuskizuna, Europako usadiozko neguko zirkuan inspiratua: aireko eta trapezioko saio ikaragarriak, Hula Hoop hipnotizagarriak, erreboteko pilotak, minitranpeko jauzien saio dibertigarri bat, akrobaziak bikotean eta Cyr gurpilarekiko saio harrigarri bat.

EUSKAL MUSEOA

  • Abenduak 18, ostirala, 19:00etan.

Euskal Museoak Txistularien Udal Bandaren Gabonetako kontzertua hartuko du, 'Ahotsak' eta Gorka Aginagarekin batera, pianoan.

ARRIAGA ANTZOKIA

  • Abenduak 20, igandea, 19:00etan.

Urtea bukaerari amaiera borobila emateko, Bilbao Musikaren eskutik, abenduaren 20an urteko kontzerturik berezienetakoa ospatuko da. "Arimaren oroitzapena" lelopean ikus-entzuleek Asier Polo (biolontzeloa), Barcelona Gospel Messengers eta Goizargi Gospel Choirekin (Ramon Escalé zuzendaritzapean) gozatzeko aukera izango dute. Sarrerek 5 euro balio dute.

6 . BARRUTA - ABANDO

BARRAINKUAKO UDALTEGIA

  • Abenduak 18, ostirala, 18:00etan.

Imanol Ituiñok 'Magia parrastan' ikuskizuna aurkeztuko du Barrainkuako udaltegian. Parte-hartzailea, dinamikoa eta magikoa, kartak, pilotak, sokak, agerpenak eta desagerpenak biltzen dituena.

7. BARRUTIA - ERREKALDE

ERREKALDEKO BARRUTIA

  • Abenduak 16, 18:430ean.

Eguberriak 'Gabonetako Gutunak' funtzioarekin iritsi dira Errekaldera.

  • Abenduak 18, ostirala, 18:00etan.

Magia Errekaldeko udaltegira iritsiko da Hodei Magoaren, 'Ordu magikoa' showarekin. Hodei Magoa emozioz, dibertsioz eta magiaz betetako orduarekin iritsi da. Txikienei amets eragingo diete eta haurtzarora itzularaziko ditu helduak.

8. BARRUTIA - BASURTU - ZORROTZA

BASURTUKO UDALTEGIA

  • Abenduak 15, asteartea, 18:00etan.

'Gabonetako Gutunak' Basurtuko udaltegian aurkeztuko da.

  • Abenduak 16, asteazkena, 18:00etan.

Eidabek eta Imanol Ituiñok 'Topa. Ardoaren bidaia magikoa' Basurtuko udaltegian aurkeztuko dute. magia ikuskizun txikia eta barregarria. Manuel Quintanok Bordelera ardoa nola egiten zen ikasteko egindako bidaia berreskuratuko dugu magikoki.

ALTAMIRAKO UDALTEGIA

  • Abenduak 17, osteguna, 18:00etan.

'Meri, Mari eta Lari' antzenalenan, Eidabek Mari aukezten dute, presenta a Meri. Meri haurdun dago eta Mari lagunarekin topo egin du. Biek haurraren etorkizunari buruz hitz egiten dute: zer izango da? Izan nahi duen guztia izango du aukeran umeak: ameslaria, dantzaria, pilotaria, borrokalaria, jostalaria... Horregatik jarriko diote Lari izena.

SARREREN SALMENTA

Barrutietako udaltegietan hitzorduetarako sarrerak erreserbatzeko bi telefono-zenbaki jarri dira: 688 603 737 1etik 4ra bitarteko barrutietarako eta 671 559 937 5etik 8ra bitarteko barrutietarako. Emanaldietako guneko 10:00etatik aurrera erreserbatu ahal izango dira sarrerak, saioa hasi baino ordubete lehenago arte.

#BILBAOGABONAK

Gabonak gero eta hurbilago daude, eta aisialdia eta kultura egun horietako zati garrantzitsua dira hirian, #BilbaoGabonak udal ekimenari esker, publiko eta gustu guztietarako pentsatua eta diseinatua..

#BilbaoGabonak osatzen duten plan ugariek une bakoitzean osasun-agintariek ezarritako segurtasun-protokolo guztiak betetzen dituzte, eta hertsiki aplikatzen eta gauzatzen dira kultura- eta jai-ekitaldiei buruzko gomendioak, osasun publikoa bermatzeko beharrezko mugak eta eremu publikoan aire zabaleko jarduerak zein jende askorentzako ekitaldiak egiteko edukierak. Maskara nahitaez erabili behar da #BilbaoGabonak hitzorduetan