BILBO. Koronabirusaren krisialdiaren kudeaketa erronka handia izan da erakundeentzat. Hala, garai zail honetan egindako kudeaketa dela eta, Bilbao Kirolakek Aenor ziurtagiria jaso du gaur, abenduak 9. Bilboko Udalaren erakundea zigilu hau duen Estatuko kudeaketa publikoko lehena da.

Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia pozik agertu da, eta adierazi du ziurtagiri horrek "Bilboko Udalaren konpromisoa eta herritarrei jarduera fisikoa egiteko espazio seguruak eskaintzeko egindako ahalegina" erakusten dituela, "gure erabiltzaileen osasuna, langileen eta oro har, jendearen osasuna babesteko jardunbide eta gomendio onenak aplikatzen ari gara", gaineratu du. Errotetak azpimarratu duenez, "kalitate zigilu honek kolektibo guztien artean konfiantza sortzen laguntzen digu, eta hori funtsezkoa da bizi dugun unean".

Luz Emparanza Euskadiko Aenorreko zuzendariak azpimarratu duenez, "ziurtagiri honek agerian uzten du Bilbao Kirolakek bere udal kirol-instalazioen erabileran kutsatzeko arriskuak gutxitzeko egiten duen lana, eta jarduteko moduak eta neurriak emanez, bai instalazio horietan lan egiten duten langileentzat, bai horien erabiltzaileentzat. Protokolo hori etengabe berrikusten eta egokitzen da, bai une bakoitzean aplikatzekoa den legeriara, bai sektorean eskuragarri dauden gomendioetara eta jardunbide egokietara. Hori guztia, arrisku txikieneko kirola egiteko espazio publikoak sortzeko".

Aenorreko auditoreek ondo baloratu dituzte 3 alderdi hauek:

  • Instalazioen garbiketa: garbiketaren maiztasuna, kontrola, komunikazioa eta erabilitako produktuak.
  • Mantentze-lanak: klimatizazio- eta aireztapen-sistemak, kloroa eta uretako pH-a igerilekuetako urtean.
  • Ikastaroak eta jarduerak: material komunen garbiketa ikastaroetan, erabiltzaileen antolaketa, fitness-eko makineria eta aldagelen antolaketa.

Gainera, Aenorrek kontuan hartu du Bilbao Kirolak-ek abian jarri duen sistema, erabiltzaileen trazabilitatea kontrolatzeko, osasun-agintariei miaketa-lanak errazte aldera, beharrezkoa izanez gero.

Ziurtagiria lortu ondoren, Bilbao Kirolak-ek jarraipen-auditoriak egingo ditu aldiro, neurriak oraindik ere behar bezala gauzatzen direla ebaluatzeko.

AENOR

Aenorrek Estatuko eta nazioarteko erakundeen gomendioetan oinarritutako metodologia garatu du. Metodologia horren bidez, erakundeek covid-19tik eratorritako arriskuen kudeaketari osoki heltzen diote, laneko osasuna eta segurtasuna, garbiketa, prestakuntza, hondakinen kudeaketa eta erakundeen arrisku espezifikoak erregistratzen dituzte, eta bat egiten du haien kontingentzia-planen eta negozioen jarraipenerako planen berrikuspenarekin.