BILBO. Bilboko Udalak 1.098.000 euroko aurrekontua bideratu egin du Errekalde plazako umeen jolaserako gunean estalki bat jartzeko.

Udalak jolas eremua estaltzeko diseinatutako estalkiak zuhaitzezko errezel baten forma du. Estalkiaren koloreak nahiz jolas eremuenak, eta halaber kautxuarenak, areagotu egiten dute baso baten barruan egotearen sentsazioa.

Estalkiak 700 metro koadro dauzka, eta material arinez dago fabrikatuta; gainera, gardena da guztiz.

Jolasek ere beren gaia dute, zuhaitzetako etxeen inspirazioz. Udalak bereziki nabarmendu du eremuaren irisgarritasuna eta inklusio balorea, kontu handiz hautatu baitira jolaserako elementuak, halakoz eze ume guztiak egongo dira elkarrekin, zein ere diren bakoitzaren ahalmenak.

Bada jolas nagusi bat erdian, etxetxoak dauzkana hainbat mailatan eta euren artean lotuta daudenak tunelekin eta txirristekin. Horrek mugimendu handia eragiten du, baina espazioa hainbat elementuz hornitu da, egoteko leku moduan baliatzeko, atsedenerako eta jolaserako. Egitura handi honen osagarri, bada zabu boskoitz bat ere, eta hiru elementu birakari inklusibo ere, bereziki diseinatuak beharrizan bereziak dituzten adingabeentzat.

Badago jolas handi bat ere katuka igotzeko, sareez egina, eta baita ere tirolina-saski bat ere, hainbat umek erabili ahal izan dezaten aldi berean; badira bi ohe elastiko ere, mendi gisakoak. Jolaserako elementu guztiak elkarren osagarri dira, eta jolas esperientzia handi bat eskaintzen dute.

AUZOKIDE PLANA

Errekalde plazako umeen jolas estali berriak auzoak hobetzeko Auzokide Planarekin datoz. Auzokide Plana da Bilboko Udalak herritarren parte-hartzerako dauzkan tresnarik garrantzitsuenetako bat.

Aurrekontua berdin banatzen da Bilboko 8 barrutien artean, hau da, 1,5 milioi euro barrutiko eta urteko. Planak berekin dakar 48 milioi euro inbertitzea lau urteko epean, eta herritarrek eta eragile politiko eta sozialek uriko barrutietako kontseiluen bidez lehenetsitako hobekuntza-lan eta -jarduketak gauzatzea.