BILBO. Marqués del Puerto kaleko 2 zenbakian dagoen Bilboko Elkarte Filarmonikoaren egoitzak 'Filarmonikara hurbildu' izeneko kontzertu-zikloa jasoko. Guztira lau kontzertu egingo dira, azaroaren 27an eta 28an, eta abenduaren 2an eta 4an, guztiak arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak 5 euroan eros daitezke dagoeneko, eta Bilbao Kultura webgunearen bidez erosi ahal dira. Ekimen hau Udalak sustatutako #BilbaoUdazkena2020 programaren barruan dago.

Azaroaren 27an hasiko da zikloa, Aitzol Iturriagagoitia biolinarekin eta Enrique Bagaria pianoarekin. Hurrengo egunean, azaroaren 28an, pianoa izango da protagonista, Alfonso Gómez Ruiz de Arcauteren eskutik ospatuko den emanaldi batekin.

Bestalde, abenduaren 2an, asteazkena, Soinuaren Bidaia hari- eta tronboi-laukotearen txanda izango da. Eta zikloa abenduaren 4an bukatuko da, Enrike Solinisek zuzendutako Euskal Barrokensemblearen emanaldiarekin.

EGITARAUA

  • Azaroak 27

Aitzol Iturriagagoitia, biolina

Enrique Bagaría, pianoa

  • Azaroak 28

Piano Errezitaldia. Alfonso Gómez Ruiz de Arcaute

  • Abenduak 2

Harizko laukotea eta tronboia, Soinuaren Bidaia

  • Abendurak 4

Euskal Barrokensemble. Zuzendaria: Enrike Solinís

#BILBAOUDAZKENA2020

Ziklo hau #BilbaoUdazkena2020 ekimeneko kultura-proposamen ugarietako bat da. Ekimen horren bidez, Bilbo planez beteko da hilabete honetan zehar, Bilboko Udalak kultura-sektorearen aldeko apustua egin baitu, covid-19aren krisiak gehien eragiten dion sektoreetako bat baita.

#BilbaoUdazkena2020ko programazio osoak zorrotz jarraitzen die osasun-agintariek ezarritako protokoloei.