BILBO. Gaur, hilak 20, asteartea, Arabella etxealdeko plaza guztiz berritzeko lanak hasi egin dira. Bilboko Udalak 1.084.000 euroko aurrekontua bideratuko du, eta sei hilabete iraungo dute. Plazan egoteko lekuak eraikiko dira, orain arte horren falta baitzegoen.

Horretarako, proiektu bat landu du, oinezkoentzako lekua irabazteko asmoa ere baduena, Zabalbide kaleko espaloiak handituz 61. eta 70. zenbakien artean, lehendik zeuden arkitekturazko oztopoak ezabatuz eta oinezkoen ibilbideak eta ibilgailuen zirkulazioko eremuak bereiziz.

Era berean, antzinako BI-3750 foru-errepideari zoladura berria ipiniko zaio 120. zenbakira arte, Udalaren jabetzakoa bihurtu baita oraintsu errepide hori.

Proiektuak bi eremu bereizten ditu, osagarriak. Lehenengoa Zurbaran bideak eta Zabalbide eta Atxeta kaleek bat egiten duten lekua da, non egoteko eta harremanetarako leku berriak sortuko baitira, elkartzeko eta aisialdirako eremu berri bat eskainiz. Udalak, leku horretan, gorputz ariketa egiteko makinak ipiniko ditu adinduentzako, eta berdeguneak ere bai, zuhaitzekin eta jarlekuekin.

Gainera, inguru horretan, leku bat gordeko da oholtza bat ipintzeko, eta baita beste elementu batzuk ere, auzoko jaiak ospatzeko behar direnak. Bestalde, kaletik doan errepidean ere egingo dira lanak, atzeragune bat eraikiko baita, autobus-geltokian bi ibilgailu sartzeko modua izan dadin galtzadan sartu beharrik barik.

Bigarren gunean, Zabalbide kalean, hesi berde bat eraikiko da espaloiaren eta galtzadaren artean, lehendik dauden eskailera tarteen arteko arranpen bermagune gisa, hartara espaloiak handitu ahal izango direlarik, eta, halaber, zirkulaziotik bereizitako egonlekuak sorrarazi. Kale horrek malda handia du, eta, beraz, beharrezkoa izango da egun dauden eskailerek hor izatea aurrerantzean ere, nahiz eta egokituta, irisgarritasun handiagoa izan dezaten. Eskailerekin bat eginez, mugikortasuna urritua duten pertsonentzat, hiru arranpa egingo dira. Hesi berdearen ondoan jarleku bat izango da, bakarra, lekuak duen taxuari egokitua.

Esku-hartzeak ematen duen aukera baliatuz, Udalak hobetu egingo ditu inguru hartako zerbitzuak, bai saneamendu sarea, bai euri-uren sarea, eta halaber argiteria, LED argiak ipiniz. Oinezkoen inguruko argiak 5 metroko garaieran jarriko dira, lekua goxoagoa izan dadin; aldiz, bidea argiztatzen dutenak, 10 metroko garaieran ipiniko dira.

Era berean, esku-hartzea baliatuz, antzinako BI-3750 foru-errepideari zoladura berria ipiniko zaio 120. zenbakira arte, udalaren jabetzakoa bihurtu baita oraintsu errepide hori.

LORATEGIAK

Lorategiei dagokienez, errepidearen eta Zabalbide kaleko oinezkoentzako eremuaren arteko parterreetan hainbat espezietako zuhaitzak landatuko dira. Galtzadatik bereizteko berdeguneak hainbat garaieratan joango dira, eta maldan joango dira gainera, oinezkoen eremutik bereizi eta haiek babesteko.

Hainbat espezietako zuhaitzak izango dira, halaber, Zabalbide kalean, Arabellako goiko aldetik datorren bidearekiko bidegurutzearen inguruan, eta halaber Arabella plazan.