Segurtasun neurrietara egokitzeko

Zabalguneko Eraikinera mugitu da Big Bilbao Ekintzailetza Zentroa

16.10.2020 | 14:33
Zubizuri zubia eta Bilboko itsasadarra, airetik ikusita.

BILBO. Koronabirusaren pandemiari aurre egiteko bete beharreko segurtasun-neurriak betearazi ahal izateko, Big Bilbao Ekintzailetza Zentroak Zabalguneko Eraikinera mugitu berri ditu bulegoak, espazio gehiago baitago pertsonen arteko distantzia gordetzeko eta bulegoak handitzeko.

Ekintzailetza Zentroaren leku aldaketa bi alditan gauzatuko da: Lehenengo aldian, talde tekniko aholkularia Zabalguneko Eraikinaren beheko solairuan kokatu da, 200 m2-ko gune batean. Bigarren aldian, zerbitzua modu birtualean emango da oraindik, itxialdian bezala, baina aurrez aurreko zerbitzua sartuaz arian-arian, aldez aurreko hitzorduaren bidez. (Telefonoa: 944205360).

Ondoren, Zabalguneko Eraikinean bertan instalazioak handitu nahi dira, gune berriak ipiniz etorkizunari begira proiekzio handiagoa izateko modua izatearren: hala, jarduera asko bilduko dira ekintzailetzaren ekosistemaren inguruan, ekosistema horretako beste agente eta eragile batzuen arteko topaketarako eta konexiorako leku izatearren.

ENPRESAK SORTZEA COVID-19A GORABEHERA

Itxialdia gorabehera, Ekintzailetza Zentroa ez da geratu, eta formatu birtualarekin jarraitu du lanean. Izan ere, urtarriletik irailera arte, Bilbon 70 enpresa sortzeko laguntza eman du, eta 83 enplegu sorrarazi dira horrela; horiek guztiek 650.000 euroko inbertsioa eragin dute.

Datu horiek positiboak dira, eta Big Bilbao haziz joan denez gero, Udaleko arduradunek kokaleku berri bat bilatzeko aukera haztatu zuten, eta prozesu hori arindu egin zen covid-19a dela-eta ezarritako osasun neurriengatik.

2017tik (ekintzailetza zentroa ireki zenetik) 2020ko irailera arte erregistratutako datuak:

  • Ekintzailetza zerbitzuan informazioa jaso duten pertsonak: 5.476.
  • Lagundutako eta aholkatutako proiektuak: 1.335.
  • Enpresa kopurua: 509.
  • Sortutako enplegua: 708.

BILBOKO LEHEN EKINTZAILETZA ZENTROA

Gogoan izatekoa da Big Bilbao dela lehen zentroa dela espazio berean ekintzaileentzako laguntza guztiak biltzen dituena, eta, gainera, aholku bila datozenak gidatzeko, koordinatzeko eta ekimen bakoitza beste agente edo zerbitzu egokiago batera bideratzeko zerbitzu integral bat dela, eta, halaber, erakarpen motor moduan ere jarduten dela, eta Bilbo lurralde ekintzaile moduan kokatzeko jarduerak dinamizatzen ere bai.