BILBO. Gaur goizean, hilak 13, asteartea, Bilboko Zinemaldi Fantastiko-FANT jaialdiaren edizio berriaren aurkezpena egin da Bilboko udaletxean. Azaroaren 7tik 12ra iraungo du. Aurkezpenean Kultura eta Gobernantza zinegotzi Gonzalo Olabarriak eta FANTeko zuzendari Vanesa Fernándezek hartu dute parte.

FANT azaroaren 7an hasiko da inaugurazio-ekitaldi batekin. Steven Kostanski zuzendariaren 'Psycho Goreman' filma eta Paul Urkijoren 'DAR - DAR' film laburra proiektatuko dira.

Lehiaketarako Atal Ofizialaren barruan, Film Luze Hoberenaren, Gidoi Onenaren eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Sarietara aurkezten diren 10 filmak - Film Luze Hoberenaren saria 3500 eurokoa da- hauek dira: 'A Good Woman Is Hard To Find' (UK/BEL, 2019), Abner Pastoll zuzendariarena; 'Amigo' (ESP, 2019), Oscar Martín zuzendaritzapean; 'Amulet' (UK/ AEU, 2020), Romola Garairena; 'Boy Meets Gun', (NETH, 2020), Joost van Hezik zuzendaritzapean; 'Darlin'' (USA, 2019), Pollyana McIntoshek zuzenduta; 'Host' (UK, 2020), Rob Savagerena; 'Jesus Shows You Way To The Highway' (ESP, 2019), Miguel Llansórena; 'Nuclear', (UK, 2019), Catherine Linstrum zuzendaritzapean; 'The Pool', (2019, THA), Ping Lumpraploeng errealizadorearena, eta 'Z' (CAN, 2019), Brandon Christensen zuzendaritzapean.

FANT LABURREAN

Euskal film laburrak izango dira protagonista larunbatean, hilak 7, eta 10 proiektatuko dira.

Horiek Epaimahaiaren saria Euskal Film Labur hoberenari (2.000 euro) eta Publikoaren saria Film Labur hoberenari (3.000 euro) eskuratzeko hautagaiak dira. Horrela, hauek ikusi ahal izango dira: 'Ahí afuera', David Ontoriarena; 'Un coche cualquiera', David P. Sañudorena; 'Leyenda dorada', Chema García Ibarra eta Ion de Sosarena; 'Love', Javier Chuecarena; 'Moda', Imanol Ortízena; 'Mugakoloreak', Oier Fuentesena; 'Multibertsoa', Naroa Elkoro, Asier Errazkin eta Egoitz Albisurena; 'La operación', David P. Sañudorena; 'Pánico en Artea', Iñaki Etxezarraga Erauzkinena; eta 'Polter', Álvaro Vicariorena.

Horiekin batera, beste hamaika film labur aurkeztuko dira eta Epaimahaiaren saria Film Labur onenari eta Publikoaren saria Film Labur hoberenari irabazteko hautagaiak izango dira: '4x6' (UK, 2019), Jamie Gyngell zuzendariarena; 'A Little Taste' (ESP, 2019) Víctor Catalárena; 'Chicken Of The Dead' (FR, 2019), Julien David zuzendaritzapean; 'El Llibre' (ESP, 2019), Francesca Catalák zuzenduta; 'Hand In Hand', (SWI, 2019), Ennio Ruschettirena; 'Hot Flash' (CAN, 2019), Thea Hollatz zuzendariarena; 'Maldita' (ESP, 2019), Suso Imbernón eta Juanjo Moscardó Rius zuzendariena; 'O.I' (CAN, 2018), N'cee Van Heerdenek zuzenduta; 'Pozo', (ESP, 2019), Diego Puertasena; 'Regret' (CAN, 2020), Santiago Menghinirena; 'Réplica' (ESP, 2020), Álvaro de la Hoz zuzendaritzapean; eta, azkenik, 'Seek' (USA, 2020), Aaron Morgan iparramerikarrarena.