BILBO. Gaur, hilak 11, Bilboko Udal Musika Bandak 2021eko apirilaren 29ra arte luzatuko den denboraldi berriari emango dio hasiera. Atzo goizean egin zen 'Oroitzapenaren soinua' izeneko 2020-2021 denboraldi honen kontzertu programazioaren aurkezpena.

Bilboko Udaleko Kultura Zinegotziak, Gonzalo Olabarria; Bilbao Musikako Zuzendari Kudeatzaileak, Ana Madariaga eta Bilboko Udal Musika Bandako Zuzendari Titularrak, José R. Pascual-Vilaplana eta Iñaki Urkizu Zuzendariordeak aurkeztu zuten programa berria.

Bere 125. urteurrena ospatzeko, Bilboko udal musika Bandak eta José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularrak kontzertuz eta sorpresa ugariz betetako denboraldia antolatu dute. Denboraldi honetan, musika-taldeek gure gizartearen kultura-garapenean izan duten zeregina balioetsiko dute.

Hauxe da, hain zuzen ere, José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titular eta artistikoak diseinatzen duen seigarren denboraldia eta nobedade gisa, aurten lau eszenatoki nagusietan garatuko da, besteak beste: Azkuna Zentroa, Arriaga Antzokia, Euskalduna Jauregia eta Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioa.

"OROITZAPENAREN SOINUA"REN ESTRENALDIA AZKUNA ZENTROAN

Jada ohikoa denez eta tradizioari jarraituz denboraldi berriaren lehenengo bi kontzertuak Azkuna Zentroa izango dute eszenatoki nagusi eta irailaren 11 eta 25ean ospatuko dira, biak 19:00etan.

Lehenengo emanaldian "Erroetako soinu-oroitzapena", Abraham Cupeiro bakarlariak bidaia bat eskainiko die ikusleei, garai batean kontinente bakar batean elkartuta egon ziren kultura eta lurraldeen antzekotasunak eta desberdintasunak ikusteko, "Pangea, gure planetako soinu-paisaia" lemapean.José R. Pascual-Vilaplanak berak zuzenduko du kontzertua.

Bigarren jardunaldia "Dantzaren oroitzapena", bestalde, Joxe Migel Etxebarria Urzain zuzendari gonbidatuak zuzenduko du, V. Topaketen irabazlea, hain zuzen ere. Bertan Hesketh, Mcallister, Guridi, Penders eta Sheldonen obrak entzungo dira.