BILBO. #BilbaoUda2020 ekimenaren baitan, Bilboko Udalak hogei bat ekitaldi antolatu ditu datorren asterako, musika, zinema, magia eta antzerkiak, besteak beste, auzoak kulturaz betetzeko.

150 jarduera baino gehiago izango dira dira, aisiakoak eta kulturakoak, #BilbaoAurrera Udal Planeko #BilbaoUda2020 ekimenaren barruan. Eskaintza askotarikoa, kalitatekoa, irisgarria eta gehienbat doakoa izango da. Eskaintza herritar guztientzat da baina batik bat, familia-giroan gozatzekoa. Ekitaldian udako hiletan egingo dira uriko zortzi barrutietan. Osasun-neurriekin bat etorriz eta unean uneko protokoloak zorrotz betez, Udalak kalitateko kulturaren eta tokiko kultura-eragileen aldeko apustua egin du. Horrela, Udalak uda kulturala proposatu du Bilbon.

Udalak ohartarazi du osasun-protokoloak zorrotz beteko direla ekitaldi guztietan. Horretarako, #BilbaoUda2020 ekimeneko programako proposamenak formatu txikikoak izango dira, sarrera kopurua mugatuta egongo da eta publikoa beti eserita.

PROGRAMAZIOA, BARRUTIEN ETA DATEN ARABERA

Uztailaren 6an, astelehena

1. BARRUTIA - DEUSTU

Uztailaren 6an Kaleko Antzerkia abiatuko da #BilbaoUda2020 ekimenaren barruan antolatuta. Tor Magoa izango da aurrena; hain zuzen ere, 12:00etan, Sarrikoko parkean 'Amarru' ikuskizuna eskainiko du. Sarrera librea izango da.

3. BARRUTIA - OTXARKOAGA

Arratsaldean, 19:00etan, Otxarkoagako Kepa Enbeita plazan Gag Street Boys-eko klownak 'Yes, we art' eskainiko du. Familia-giroko ikuskizuna. Ikuskizuna doakoa da.

5. BARRUTIA - IBAIONDO

BilbaoArten 'Women make film: Estasis+ Omisión + Revelación +Recuerdo + Tiempo + Vida interior' proiektatuko da astelehenean, hilaren 6an, 19:00etan. Emakumeek egindako zinemaren historiari buruzko dokumentazio-lan handia erakusten digu lan horretan Mark Cousins zuzendariak. Sarrerak doakoak dira, eta erreserba telefonoz egin behar da (telefonoa: 94 415 50 97). Proiekzioaren aurreko eguna da erreserba egiteko azken eguna.

ON LINE

Hilaren 6an on line topaketa bat ere egingo da Ziztadarekin, dun, reagge eta stepp kantariarekin. Udalak eta Eskina Femenina taldeak antolatutako Bazter Fest jaialdiaren barruan egingo da topaketa hau. Topaketa Zoom plataformaren bidez egingo da, 20:00etan.

Uztailaren 7an, asteartea

2. BARRUTIA - URIBARRI

Asteartean, uztailak 7, 12:00etan, Zurbaranbarriko Iturriondo plazan "Aukerak" ikuskizuna izango dugu, The Funes Group taldearen eskutik. Zirkuko ikuskizun bat da, bizitzaren aukerei buruzkoa eta bidaia baterako -joanekoa baino ez dena- aukeratu behar diren bideei buruzkoa.

5. BARRUTIA - IBAIONDO

Hilaren 7ko arratsaldean baita, 'Amen' filma emango dute BilbaoArten Costa-Gavras zuzendariari eskainitako atzerabegirakoaren barruan. Sarrera librea izango da baina sarrerak telefonoz erreserbatu beharko dira (94 415 50 97). Proiekzioa 18:30etan hasiko da.

6. BARRUTIA - ABANDO

Azkuna Zentroak bideo-sorkuntzako BideOtik programari amaiera emango dio. Hain zuzen ere, film labur hauek emango dituzte: 'Una dedicatoria a lo bestia', nucbeade colectivo-rena; 'Patchwork', María Moneorena eta 'Capas', Celia Dosal Roxana Popelkarena. Auditorioan izango dira, 17:00etan. Eskaintza osatzeko, 19:00etan, Oskar Alegriaren "Zurimiriki" estreinatuko da Euskadin.

19:30ean, Guggenheim Bilbao Museoaren ingurura hurbiltzen direnek Kukai Dantza Konpainiaren dantzaz eta 'Gelajauziak' ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute. Sarrera librea da.

Halaber, 19:30ean, diziplinaz aldatu gabe, mundu mailako euskal dantzako artista garrantzitsuenetako bat, Lucia Lacarra, Arriaga Antzokian izango da Matthew Goldingekin, hainbat pieza integratuko dituen ikuskizun eder batekin. Besteak beste, Tchaikovskiren eta Vivaldiren musika uztartuko dute. Sarrerak lotura honetan daude salgai (prezioa: 15 euro; 12 euro Arriaga Antzokiko Lagun direnentzat).

Uztailaren 8a, asteazkena

4. BARRUTIA - BEGOÑA

Asteazkenean, uztailaren 8an, 12:00etan, Nerea Martinez eta Ana Capilla Boluetara iritsiko dira (Sagarminaga, 10), familia osoarekin 'Eight + Cajita de música' bi dantza pieza horiek partekatzeko. Doakoa da ikuskizuna.

5. BARRUTIA - IBAIONDO

19:30ean, Passamezzo Antico talde barrokoaren musika-zuzendaritzapean, Jone Martinez eta Maite Maruri abeslari gazteek beren ahotsa jarriko diote musikaren historiako jenio handienetako bati, Vivaldiri, Arriaga Antzokian. Sarreak salgai daude lotura honetan (prezioa: 15 euro, eta 12 euro Arriaga Antzokiko Lagun direnentzat).

7. BARRUTIA - ERREKALDE

Uretamendiko plazara hurbiltzen diren helduek eta txikiek Intujai Teatroaren 'Aire hemendik' ikuskizuna ikusteko aukera izango dute. Zuzeneko musika duen antzerki-zirku-dantza ikuskizuna da, eta euskal emakumearen irudi pertsonala eta tradizioarekin, kulturarekin eta ingurunearekin duen harremana erakusten ditu. Sarrera libreko ikuskizuna da eta 19:30ean hasiko da.

Uztailaren 9a, osteguna

3. BARRUTIA - OTXARKOAGA

Uda Jazz, #BilbaoUda2020ko jazz saioak Cumbaos Trioren kontzertua hartuko du. Bilboko jazz eszenan aritutako hiru musikarik (Carlos Velasco, Israel Santamaria eta Gorka Iraundegi) osatutako taldea da eta emanaldia Otxarkoagako Barrutiko Udaltegian izango da, 19:00etan. Sarrerak 5 eurotan daude salgai www.bilbaokultura.eus web-orrian.

5. BARRUTIA - IBAIONDO

Eidabe konpainiak familiako berbena batekin izeba Margaritaren urtebetetzea ospatzera gonbidatzen ditu guztiak, eta bere bizitzako abestiekin grabatutako kasete bat oparituko diote. Hori da Miribillako tren-geltokian, 12:00etan eskainiko duten 'Gora Kasete!' ikuskizunaren mamia.

Arratsalde horretan bertan, 19:00etan, Uda Bidebarrietan ekimenaren baitan (astean bi arratsaldez egiten da, Bidebarrieta Kulturgunean). Hitzordu honetan, Lucia Baskaran + Aixa De La Cruz arituko dira. Sarrera librekoa da edukiera bete arte.

BilbaoArten Costa-Gavras zikloko beste film bat proiektatuko da. Honako honetan 'Arcadia' thrillerra izango da. Sarrera librea izango da baina sarrerak telefonoz erreserbatu beharko dira (94 415 50 97). Proiekzioa 19:00etan hasiko da.

Arriaga Antzokiak Gabriel Arestiri omenaldi berezia egingo dio uztailaren 9an. Miren Gaztañaga, Itxaso Quintana, Mikel Losada eta Gabriel Ocinak ibilbidea egingo dute poeta bilbotarraren geografia emozionalean zehar. 19:30ean hasiko den ikuskizun honetarako txartelak antzokiaren webgunean daude salgai (prezioa: 15 euro, eta 12 euro Arriaga Antzokiko Lagun direnentzat).

8. BARRUTIA - BASURTU

#BilbaoUda2020ko Kale Antzerki programak Basurtuko barrutian izango du espazioa. Malas Compañías Zirko Taldeak gai sukoien eraikineko plazan 'Prozak' emanaldia eskainiko du; ikuskizun horretan egoera zentzugabeen unibertsoan murgiltzen ditu ikusleak, alderdi humanoenarekin bat eginez baina. Hitzordua 19:30ean izango da.

Egun berean, Arriaga Antzokiak errezitaldi bat proposatzen du: Alicia Amo sopranoak abestuko du, Rubén Fdez. Aguirre maisua pianoan lagun duela. Kontzertu eklektikoa eskainiko dute. Programak ondo bereizitako bi zati ditu: Beethoven, Schubert eta Mendelssohn lehenengo blokean, eta melodia sefardiak bigarrenean. Hitzordua 19:30ean da eta sarrerak (15 € - 12 € Arriaga Antzokiko lagunentzat) salgai daude antzokiaren web-orrian.

Uztailaren 10a, ostirala

5. BARRUTIA - IBAIONDO

Bidebarrieta Kulturguneak 'Voces de Cine' emanaldia antolatu du 19:00etan, Ainhoa Zubillaga, Iñaki Salvador eta Mikel Anduezaren eskutik. 'Voces de Cine 'klasikoa eta jazza uztartzen dituen proposamena da. Sarrerak dagoeneko salgai daude 5 eurotan, lotura honetan.

#BilbaoUda2020ren informazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke.

OSASUN-SEGURTASUNA

Osasuneko protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan, osasun-segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko. Horretarako, programako proposamenak formatu txikikoak izango dira, sarrera kopurua mugatuta egongo da eta publikoa beti eserita. Modu berean, maskara nahitaezkoa izango da #BilbaoUda2020-ren ikuskizun guztietan, espazio itxietan zein irekietan egin.