BILBO. Gaur, hilak 18, osteguna, Bilborock aretoak martxoaren 12tik 14ra ospatu beharrekoa zen #BilbaoYouWeek programaren bosgarren edizioa hartuko du. Biiz dugun egoera dela eta, streaming bidez jarraitu ahal izango da Bilbao Gazteren Youtubeko kanalean, zuzen-zuzenean. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta 20:30ak arte iraungo du.

#BilbaoYouWeek 14 urtetik gorako gazteentzako aisialdi eta kultura alternatiboaren udal programa da, non youtuberrak eta Youtubeko edukien jarraitzaileek sormena, esperientziak eta kezkak partekatzen dituzten.

PROGRAMA

Alba Vidal-ek (Koala Rabioso) eta Iban Garciak aurtengo edizioa aurkeztuko dute eta online dagoen ikusleak sare sozialetan #BYW2020 etiketa erabiltzera animatuko dituzte.

Lehen atalaren protagonistak bi emakume gamer izango dira, jarraitzaile ugari dauzkatenak: Natzuki Sel (1,27 m) eta Hurona Rolera (3 m). Bideojokoak, teknikak eta gai interesgarriak jorratuko dituzte. Aldez aurretik grabatutako bideo-joko partida bat partekatuko da.

Gero, bakarrizketa izango da Tigrillo-rekin. Daniel Valero kazetaria da, eta sare sozialetarako edukiak sortzen ditu 7 urte baino gehiagotik hona, eta lanean ibili da "Fama a Bailar" eta "Operación Triunfo" bezalako saioetan. Uda honetan bere lehenbiziko liburua argitaratu du "LGTB para principiantes"; bigarren argitalpena atera dute eta Latinoamerikan ere argitaratu berri da.

Bakarrizketaren ondoren, Twin Melody taldeko kideak elkarrizketatuko dira, eta haien jarraitzaileek aurrez bidalitako galderak helaraziko zaizkie. Paula eta Aitana Etxeberria biki euskaldunak dira sare sozialetan nagusi diren euskal bikiak. 12.500.000 lagunetik gorako komunitatea osatzen dute. Duela gutxi 10.000.000 jarraitzaile lortu dituzte Tik Tok aplikazioan.

Galaren amaieran Beatbox lagin bat egongo da, Minimi bertoko artistaren eskutik.

#BILBAOUDA2020

Bilboko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu Bilborocken ekainerako, uztailerako, abuzturako eta irailerako, gazteak protagonista direla eta eurentzat. #BilbaoUda2020 ekimenaren baitan antolatutako jarduerak dira, Bilboko Udalak modu koordinatuan landutakoak, uda honetan urian, besteak beste, kirol, kultura eta musika jarduerak izan daitezen.