BILBO. Hurrengo astelehenetik aurrera, Bilboko zazpi udal merkatuetko ordutegia egokituko da, udako ordutegia aktibatuz. Neurri honek Erribera, Deustu, Labayru, Otxarkoaga, San Inazio, Zabalgune eta Traukoko merkatuetan izango du eragina.

Urteko edozein sasoi da egokia leku horiek aukeratzeko; izan ere, bero handiko hilabeteak iritsita, hozkailua modu osasungarrian betetzeko lekurik onena dira, zalantzarik gabe.

Merkatariek ere ez dute begi bistatik galtzen hiruhileko honetan ohiturak eta bizimoduak oso aldakorrak direla, eta horregatik aktibatzen da ordutegi trinkoagoa eta egokiagoa.

AZOKAK ETA ORDUTEGIAK

  • Erriberako merkatua: astelehenetik barikura 08:00etatik 14:30era eta zapatuetan 08:00etatik 15:00etara.
  • Zabalguneko merkatua: astelehenetik zapatura 08:00etatik 14:00etara.
  • San Inazioko merkatua: astelehenetik zapatura 08:00etatik 14:00etara eta barikuetan ere 17.00etatik 19:30era.
  • Traukoko merkatua: astelehenetik barikura 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta zapatuetan 08:00etatik 14:00etara.
  • Labayruko merkatua: astelehenetik zapatura 08:00etatik 14:00etara.
  • Deustuko merkatua: astelehenetik zapatura 08:00etatik 14:00etara.
  • Otxarkoagako merkatua: astelehenetik zapatura 09:00etatik 14:00etara eta barikuetan ere 17.00etatik 19:30era; abuztuan, arratsaldez itxita.

Bilbao Zerbitzuak, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren mendekoa, segurtasun-estandar altuak mantentzen ahalegintzen da, udal-merkatuetan lan egiten dutenak eta horien erabiltzaileak babesteko. Hortik dator merkatuen ezaugarriei eta erabileren intentsitateari erantzuten dien protokolo oso bat, neurri ugaritan islatutako jarduera- eta prebentzio-prozedurak dituena.

Era berean, Bilbao Zerbitzuak-ek herritarrei gogorarazi nahi die hiria hornitzen duten zazpi udal merkatuek martxan dituztela beren negozio guztiak, elikadura osasungarria, kalitatezkoa eta preziorik onenekoa eskaintzeko.

Erribera, Zabalgune, Deustu, San Inazio, Labayru, Otxarkoaga eta Traukoko azoketako merkatariek, ahalegin handiz eta elkartuta, inoiz baino gehiago, agerian uzten dute udal-merkatuetako kontsumoa aukerarik onena dela erosketa-saskirik lokalena egiteko kolektibo profesional eta hurbil baten eskutik.