BILBO. Bilboko Udalak handitu egin du Herritarrentzako aurrez aurreko Arretako Zerbitzua San Agustin eraikinean, espazio publikoarekin zerikusia duten izapideei erantzuteko. Beraz, nahi dutenek aukera izango dute baimen hauek aurrez aurre eskatzeko:

  • Terrazak ipintzeko.
  • Bilbon kalez kale saltzen jarduteko.
  • Kultur, kirol eta aisialdiko jarduerak egiteko.
  • (Kasuan kasuko baimenak) aparkatzeko lekuen erreserbak egiteko, aldi baterako edo une jakinetarako.
  • Bide publikoan edukiontziak ipintzeko.

Aurrez aurre edozein izapide egiteko, beharrezkoa izango da, ostera, aldez aurreko hitzordua eskatzea (eguna eta ordua).- Espazio publikoarekin zerikusia duten izapideak egin nahi dituztenek gaur 8:30etik aurrera eskatu ahal izango dute hitzordua, Udalaren telefono honetara deituta: 010/94 4 010 010, edo Udalaren web orri honetara sartuta.

San Agustin eraikineko jendaurreko ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da, astelehenetik barikura. San Agustingo udal arretako bulegora iristean, baieztatu egin beharko da hitzordua instalazioetako sarreran horretarako prestatutako makinetan. Hitzordurik ezean, ez da arretarik emango.

Espazio publikoaren arloko izapide hauei ez ezik, San Agustinen, beste arlo hauetakoei ere erantzuten zaie, joan den astetik: Ekonomia eta Ogasuna, Herritarrentzako Arreta eta Hiri Plangintza eta Mugikortasuna. Beraz, une hauetan, San Agustingo instalazioetan badira.

OSASUN-SEGURTASUNEKO NEURRIAK

Arreta-postuen kopurua murriztea edo aldez aurretik hitzordua eskatu beharra bezalako neurriez gain, babes kolektiboko beste neurri batzuk ere jarriko dira martxan, langileen nahiz erabiltzaileen osasun-segurtasuna zaintzeko:

  • Maskarak erabiltzea nahitaezkoa da.
  • Instalazioetara sartzen diren pertsonek gel hidroalkoholikoa izango dute eskura, Udalak instalazioetako sarreretan jarri dituen makinetan.
  • Pertsonak sartzeko eta irteteko edo igarotzeko bideak bereizi dira, uneoro izan dadin modua pertsonen artean segurtasun tartea gordetzeko.

Horretarako, herritarrek eraikinen kanpoaldean itxarongo dute beren txanda iritsi arte, eta arreta ematea dagokienean baizik ez dira sartuko. Behin izapidea amaituta, instalazioetatik irten behar dute.

ARRETA TELEMATIKOA

Bilboko Udalak gogorarazi nahi du, kudeaketa telematikoak errazte aldera, ezen joan den martxoaren 24an bilbotarren eskura online inprimaki bat jarri zuela udalaren webgunean. Inprimaki horren bidez, udaleko edozein izapideren eskaera egin daiteke, edozein Saili zuzendua. Bestalde, bilbotarrek bere esku dute espazioa, izapideak online egiteko.

Alde horretatik, bada, Udalak mezu bat helarazi die herritarrei, ahal den neurrian izapide telematikoak erabil ditzaten, eta aurrez aurreko arreta beste kasu horietarako utz dezaten, beste kanalik erabili ezin den kasuetarako. Udalak ziurtatu du ezen horrela, arian-arian berrekinez, unean-unean behar diren segurtasun kolektiboko neurriak egokitu eta betearazi ahal izango dituela.